ยท 11/2009 Foru Dekretua. 8. artikulua. Behar den denbora aitortuko da honako eginkizunetarako:
- Hauteskundeetan hautagai. Hauteskunde kanpainaren denboran lan egitetik libratuko da, hartarako behar den baimen soldataduna emanik.
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko.
- Organo judizial, polizia-etxe edo beste erakunde ofizial batzuen zitazioen ondoriozko agerraldiak.
- Seme-alaben edo desgaitasun psikikoa, fisikoa edo zentzumenetakoa duten odol bidezko edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko adinekoen bila joateko.
- Hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko.
- Funtzionarioen semea edo alaba dagoen ikastetxeak deitutako tutoretza bileretara joateko.
- Funtzionarioak lan egiten duen administrazioan eratutako hautaketa epaimahai izateko.
- Udalbatzaren, mankomunitatearen edo patronatuaren gobernu organoen batzordeen bilak, baita beste administrazio publiko bateko lan-bilerak ere, zinegotzi, parlamentari, diputatu edo senatari kargu hautetsia izateagatik.
- Gidabaimenaren azterketa edo berritzea.
- Seme-alaba adingabeekin kontsulta medikoetara edo osasun laguntzako kontsultetara joateko.
- Ezkontidea edo bikotekide egonkorra, odol bidezko edo ezkontza bidezko lehen mailara arteko ahaideak edo legez onartutako desgaitasuna duten odol bidezko bigarren mailara arteko ahaideekin batera kontsulta medikoetara edo osasun laguntzako kontsultetara joateko.