Irakasleak EAE – Nominak

1. Oinarrizko ordainsariak

Soldata-taula_2023-urria-2

Soldata: funtzionarioaren kidegoari dagokion funtzionario-taldearen araberakoa da. A1 (01), 24. Maila kotizazio taldeari dagokiona (Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleak, Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleak. Katedradunak eta Ikuskatzaileak, A1 (01), 26. Mailakoak dira). A2 (02) kotizazio taldeari dagokionez, Maisu-Maistrak 21. Mailakoak dira eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak, 24. Mailakoak.

Hirurtekoa: hiru urteko lanaldi bakoitzeko ordaintzen dira eta diru-sarrera horien zenbatekoa funtzionarioen taldearen araberakoa da. Diru-sarrera hau jasotzeko eskabidea egitea beharrezkoa ez den arren, komeni da norberak bere nominan diru-sarrera hori jasota dagoen edo ez begiratzea. Horretarako, 1020 kontzeptua  (Antzinatasuna) begiratu behar da. Automatikoki aplikatzen da 3 urte lanean bete ondoren eta hurrengo hilabeteko nominako diru-sarreran izan behar du eragina.

2. Ordainsari osagarriak

Irakasleek, Lanpostu-Mailako Osagarria edo Destino Osagarria (2004), Berariazko Osagarri Orokorra (2103) eta Autonomia Erkidegoko Berariazko Osagarria / C.E. Kapitalizazioa (2108) jasotzen dute.

Destino Osagarria (2004): irakasleen kasuan dagokion kidegoaren menpe dago. Irakasleak betetzen duen lanpostuari esleitutako mailaren araberako diru-sarrera da.  

Berariazko Osagarria (2103):  irakaskuntza-lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea ordaintzen du.

Ordainsari Osagarrien beste elementu batzuk hauexek dira: Ardura/Dedikazio Bereziko Graduaren Osagarria (2130 Seiurtekoa), Zuzendaritza Ardura/Karguagatiko Osagarria eta Lanpostu Bereziagatiko Osagarriak.

3. Ardura / Kargu akademikoak

TUTORE OSAGARRIA / KOORDINATZAILE OSAGARRIA / MINTEGI-BURU OSAGARRIA (2145)
Irakasle Ordezkoen kasuan (2145), Osagarri hau ez da, normalean, jasotzen azaroko nomina iritsi arte. Zuzendaritza-Taldeak berri eman behar dio Hezkuntza Departamentuari. Ordezko baten ordezkoak Tutore Osagarria jaso nahi baldin badu, eskabidea aurkeztu beharko du ikastetxeari dagokion Lurralde-Ordezkaritzan Zuzendaritzaren oniritziarekin. Osagarri hau eskatu ahal izateko, gutxienez hilabete igaro behar du kargu horretan.

PRESTAKUNTZA BERARIAZKO OSAGARRIA-SEIURTEKOA-1 / 4 / 5 (2130)
Lan-jardunean emandako sei urte bakoitzeko jasotzen den diru-kopurua da. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Dena den, komeni da nomina begiratzea, badaezpada. Irakasle lan-jardunak hartzen dira kontutan. Gehieneko metagarria 5 seiurtekoa da (30 urte lanean) eta ordaintzen dira 1.a, 4.a eta 5.a. Ikus goiko taula.

4. Aparteko pagak / Lansariak

Urtean bi dira. Lanean emandako sei hilabete bakoitzeko diru-saria. Aparteko lansariak ekaineko eta abenduko nominetan ordaintzen dira:
– APARTEKO LANSARIAK, Oinarrizko Soldataren (1000) eta hirurtekoen (1020) batura izango dute eta gainerako Osagarriak (2004, 2103, 2145) gehituko dira. 
– ITZARRI: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) / Entidad de Previsión Social Voluntaria (EPSV) nominan 9PPE bezala datorrena eta irakaskuntzako langile guztien pentsio-plana kudeatzen duena. Eusko Jaurlaritzak soldata-masaren %2aren ekarpena egiten duena.

5. Kenketak / Deducciones

Aplikatzen zaizkigun kenketak irakasleon administrazio-egoeraren araberakoak dira, hots, kontratoaren araberakoak.

(401) PFEZren konturako atxikipena / Retención a cuenta de IRPF; Sortzapen / Devengos guztizkoari ehuneko bat aplikatuta lortzen da. Administrazioak ofizioz egiten du, baina norbanakoak bere interesen arabera eskatu ahal dio aldatzeko.

6. Atxikipenak / Retenciones

/350 Langilea, kontigentzia arruntak / Trabajador contingencias comunes + /380 langilea, Lanbide Heziketa-Trab. Formación Profesional:

Karrerako funtzionario guztiek ordaintzen dute. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-Oinarriaren (OINARRIA-BASE) %4,80a da (hileroko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a). %4,70 kontigentzia arruntei dagokiena (/350 Langilea, kontigentzia arrunta) eta   %10, /380 Lanbide Heziketari dagokiona (4,70 + 0,10 = 4,80).

Bitarteko irakasle funtzionario guztiek (ordezkoek) ordaintzen dutena. Gizarte-Prestazio guztien kotizazioa da. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-Oinarriaren-OINARRIA-BASE- %6´35 da (hileko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a) + 4´70 kontigentzia arruntei dagokiena (osasun-asistentzia, farmazia-asistentzia, gaixotasun subsidioa, pentsioak…) + 0´10 Lanbide Heziketari dagokiona + 1´55 Langabeziari dagokiona.

Beraz, /370 Langabezirako / Trab. desempleo kontzeptua karrera funtzionarioek ez dute ordaintzen eta bitarteko funtzionarioek (ordezkoek) bai.

7. IRPF erretentzio taula

ERRETENTZIOATAULA_IRPF2024_AniztasunFuntzionalaElebidun-1