1. Oinarrizko ordainsariak
Soldata-taula_organizedSoldata: funtzionario-taldearen araberakoa da:
- A1 (01), 24. kotizazio taldeari dagokiona: Bigarren Hezkuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialeak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastiko eta Diseinua
- A1 (01), 26. kotizazio taldea: Katedradunak eta Ikuskatzaileak.
- A2 (02), 21. kotizazio taldea: Maisu-Maistrak
- A2 (02), 24. kotizazio taldea: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak.
Hirurtekoa: hiru urteko lanaldi bakoitzeko ordaintzen dira eta diru-sarrera horien zenbatekoa funtzionarioen taldearen araberakoa da. Diru-sarrera hau jasotzeko eskabidea egitea beharrezkoa ez den arren, komeni da norberak bere nominan diru-sarrera hori jasota dagoen edo ez begiratzea. Horretarako, 1020 kontzeptua (Antzinatasuna) begiratu behar da. Automatikoki aplikatzen da 3 urte lanean bete ondoren eta hurrengo hilabeteko nominako diru-sarreran izan behar du eragina.
2. Ordainsari osagarriak
Irakasleek, Lanpostu-Mailako Osagarria edo Destino Osagarria (2004), Berariazko Osagarri Orokorra (2103) eta Autonomia Erkidegoko Berariazko Osagarria / C.E. Kapitalizazioa (2108) jasotzen dute.
Destino Osagarria (2004): irakasleen kasuan dagokion kidegoaren menpe dago. Irakasleak betetzen duen lanpostuari esleitutako mailaren araberako diru-sarrera da.
Berariazko Osagarria (2103): irakaskuntza-lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeagatik jasotzen da.
Ordainsari Osagarrien beste elementu batzuk hauexek dira: Ardura/Dedikazio Bereziko Graduaren Osagarria (2130 Seiurtekoa), Zuzendaritza Ardura/Karguagatiko Osagarria eta Lanpostu Bereziagatiko Osagarriak.
3. Ardura / Kargu akademikoak
TUTORE OSAGARRIA / KOORDINATZAILE OSAGARRIA / MINTEGI-BURU OSAGARRIA (2145)
Irakasle Ordezkoen kasuan (2145), Osagarri hau ez da, normalean, jasotzen azaroko nomina iritsi arte. Zuzendaritza-Taldeak berri eman behar dio Hezkuntza Departamentuari. Ordezko baten ordezkoak Tutore Osagarria jaso nahi baldin badu, eskabidea aurkeztu beharko du ikastetxeari dagokion Lurralde-Ordezkaritzan Zuzendaritzaren oniritziarekin. Osagarri hau eskatu ahal izateko, gutxienez hilabete igaro behar du kargu horretan.
PRESTAKUNTZA BERARIAZKO OSAGARRIA -SEIURTEKOA- 1 / 4 / 5 (2130)
Lan-jardunean emandako sei urte bakoitzeko jasotzen den diru-kopurua da. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Dena den, komeni da nomina begiratzea, badaezpada. Irakaslearen lan-jarduna hartzen da kontutan. Azkenengo seiurtekoa bosgarrena da (30 urte lanean) eta ordaintzen dira 1.a, 4.a eta 5.a ordaintzen dira. Ikus goiko ordainsarien taula.
4. Aparteko pagak / Lansariak
Urtean bi dira. Lanean emandako sei hilabete bakoitzeko diru-saria. Aparteko lansariak ekaineko eta abenduko nominetan ordaintzen dira:
– APARTEKO LANSARIAK, Oinarrizko Soldataren (1000) eta hirurtekoen (1020) batura izango dute eta gainerako Osagarriak (2004, 2103, 2145) gehituko dira.
– ITZARRI: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) / Entidad de Previsión Social Voluntaria (EPSV) nominan 9PPE bezala datorrena eta irakaskuntza publikoko langileen pentsio-plana kudeatzen duena. Eusko Jaurlaritzak soldata-masaren %2aren ekarpena egiten du.
5. Kenketak
Aplikatzen zaizkigun kenketak irakasleon administrazio-egoeraren araberakoak dira, hots, kontratuaren araberakoak.
(401) PFEZren konturako atxikipena (retención a cuenta de IRPF); Sortzapena (devengos) guztizkoari ehuneko bat aplikatuta lortzen da. Administrazioak ofizioz egiten du, baina norbanakoak bere interesen arabera aldatzeko eskatu dezake.
6. Atxikipenak
/350 Langilea, kontigentzia arruntak (Trabajador contingencias comunes) + /380 langilea, Lanbide Heziketa-Trab. (Formación Profesional):
Karrerako funtzionario guztiek ordaintzen dute. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-oinarriaren (OINARRIA-BASE) %4,80a da (hileroko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a). %4,70 kontigentzia arruntei dagokiena (/350 Langilea, kontigentzia arrunta) eta %10, /380 Lanbide Heziketari dagokiona (4,70 + 0,10 = 4,80).
Bitarteko irakasle funtzionario guztiek (ordezkoek) ordaintzen dute. Gizarte-prestazio guztien kotizazioa da. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-oinarriaren-OINARRIA-BASE- %6,35 da (hileko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a) + 4,70 kontigentzia arruntei dagokiena (osasun-asistentzia, farmazia-asistentzia, gaixotasun subsidioa, pentsioak…) + 0,10 Lanbide Heziketari dagokiona + 1,55 Langabeziari dagokiona.
Beraz, /370 Langabezirako / Trab. desempleo kontzeptua karrera funtzionarioek ez dute ordaintzen eta bitarteko funtzionarioek (ordezkoek) bai.