Irakasleak EAE – Ikasturte hasierako esleipenak

Hezkuntza Saileko irakasle ordezko guztiek dute borondatez parte hartzen aukera prozesu honetan. Prozesuaren helburua da hurrengo ikasturtean bete gabe dauden urte osoko plazak betetzea.

Ikasturte hasierako azken esleipenaren inguruko informazioa Hezkuntza Saileko webgunean dago ikusgai.

Ikasturte hasierako esleipenean kontuan hartu beharrekoak:

  • Prozesua borondatezkoa da: honek esan nahi du langileak ez daudela derrigortuta parte hartzera, eta ez direla lanposturik esleituko ofizioz.
  • Borondatezkoa denez, langileak aukeratu ahalko dituela birbarematuta dagoen zerrendetako lanpostu guztietan, lurrlade eta lanaldi guztietara. Soilik aukeratutako lanpostutakoren bat esleitu ahalko zaio langileari; ondorioz, ez da ofizioz esleipenik egingo.
  • Esleipena ekainean egiten da. Ondoren, ebazpena jakinarazten da, iralaren 1ean karguaren jabetza egiteko.

Aukeraketa epea irekita dagoenean Hezigunetik egiten da. Langileak nahi dituen lanpostuak aukeratuko ditu, eta nahi duen lehentasun ordena markatuko du.