Irakasleak EAE – Estabiliazio prozesuak

Europar Batasuneko sententzia batean derrigortzen zaio Espainiar estatuari Administrazio Publikoan duen gehiegizko interinitatea jaistera. Gehienez %8koa izan beharko dela 2024. urtea bukatu aurretik; Europar Funtsak eskuratzeko baldintza bezala ezarrita. Estatuak Errege Dekretu bidez arautu zituen prozesu bereziak egiteko aukera, epe laburrean interinitate tasa jaitsi ahal izateko. Gero erkidego bakoitzak lege oinarri bezala erabili duena estabilizazio prozesuak deitzeko.

Prozesu bereziak badira: Merezimendu-lehiaketa eta LEP ez baztertzailea.

Beste alde batetik, administrazioak ere deituko du LEP arrunta, erreposizio tasari lotua dagoena.

1. Merezimendu-lehiaketa

Deialdia Hezkuntza Saileko webgunean argitaratu zen 2022ko urrian. LEP berezi honetan soilik merituen baremazioaren bidez ebatziko da, oposizio-lehiaketarik gabe.

Izen-ematea itxita dago eta baremazio prozesua martxan dago. Izena emandakoek prozesuaren jarraipena egin dezakete Hezigunea bidez.

Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Merezimen-lehiaketa argitaratu zen 2022ko abenduan Hezkuntza Saileko webgunean. Prozesu hau epe ezberdinetan ebatziko da eta izen-ematea itxita dago.

2. LEP ez baztertzailea eta arrunta

Deialdia hemen.

Informazio gehiago hemen.