Irakasleak EAE – Erretiroa

1. Erretiro eta aurre-erretiro aukerak

Espainiar estatuak itun bidez ezartzen ditu baldintzak. Espainiako gobernuko ordezkariek, CCOO eta UGT sindikatuek negoziazioaren bidez akordioa sinatzen dute. “Toledoko Itun” bezala ezagutzen dena.

Bi langile mota bereizten dira Publikako Irakasleetan:
> MUFACE: Mutualidad General de Funcionarios Civiles del Estado. Administraziopekoan geroz eta gutxiago daude eta urte gutxitan desagertuko dira. Aurrejubilatzeko aukera errelebo kontratuaren bidez daukate.
> Funtzionarioak: Karrerako funtzionarioek eta bitarteko funtzionarioek aurre jubilaziorako aukera dute, horretarako eskatzen diren baldintzak betez gero.

📕 Erretiroaren gida informatiboa hemen irakurtzeko.

2. Gizarte Sekurantza bidezkoe erretiroa

Funtzionarioek erregimen orokorreko baldintzetan erretiroa hartzeko eskubidea dute, eta noski aurre-jubilaziorako. Gaur egun (2022ko iraila), 36 urte eta 2 hilabete izan behar dira kotizatuak eta langileak 65 urte beteak izatea erretiroaren %100 kobratu ahal izateko. 36 urte eta 2 hilabete kotizatuak dituen langileak, 64 urterekin aurre-erretiratu har dezake. Pentsioaren kalkulurako kotizatutako azken 25 urteak hartzen dira kontuan.

2027. urtean, 37 urte eta 6 hilabete izan beharko dira kotizatuak erretiroaren %100 jaso ahal izateko eta langileak 65 urte bete izatea.
Eskaera Gizarte Segurantzan egin behar da, eta kudeaketa guztia bertan egin beharra dago.

3. Muface bidezko erretiroa

Borondatezko erretiroa eskatu ahal da behin 60 urtean beteta daudenean eta 30 urteko zerbitzua izanda. Zita eskatu behar da kuadeketa egiteko, informazio gehiago hemen.

4. Jarraitu beharreko urratsak

Kontuan izan beharrekoak:
– Karrerako funtzionarioa den ala ez.
– Haurrak zaintzagatiko eszedentzia kotizatutako lez hartzen da.
– Soldaduska edo lan soziala egina bada ere (dokumentuak aurkeztu behar dira) kotizaziorako eragina du. Urtebeteko tartea betetzen du lan-kotizariorako).
– Bi hilabete lehenago egin behar da eskaera.
– Lehenago, erretirorako simulazioak egin daitezke. Honek erabakia erraztuko du (jo Gizarte Segurantzako Web-gunera).
– Gizarte Segurantzan txanda eskatu daiteke simulaziorako edo on-line bidez erabiltzaile eta gakoak izanda.

Behin erabakia hartuta, erretirorako eskaera onartu beharra dago eta tramitatzen hasi. Horretarako egokiena jaiotako (ez ezinbestean) lurraldeko edozein Gizarte Segurantzako bulegoetan txanda eskatzea da.
Gizarte Sekurantzan aurrez-aurreko txanda eskatzeko webgunean.

5. Erretiro eta aurre-erretiro data kalkulatzea

Bi datu behar dira erretiro data kalkulatzeko:
– Ze urtetan betetzen diren 65 urteak, taulako ezkerreko zutabean kokatzeko.
– 65 urteak betetzen diren egunean zenbat denbora kotizatua duen beharko da, hori erdiko zutabean aukeratu beharreko aukera.

6. Aurre-erretiro kenkariak

7. Adinagatiko ordu murrizketa

2023-2024 kurtsorako deialdia eta informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean. Hurrengo urtera begira eskatzeko asmoa baduzu, gomendagarria litzateke estekan dagoen deialdia begiratzea, kontuan hartu beharreko baldintzak aztertzen joateko.
Eskabidea egiteko epea otsailaren 28tik martxoaren 10era bitartekoa izango da, eta Hezigunea bidez tramitatu behar da.