1. Ezkontza
Norberaren ezkontzagatik 15 egun natural.
2. Ahaidetasun taula

3. Senide baten gaixotasuna edo ospitalizazioa
Odol- nahiz ezkontza- nahiz bizikidetza-ahaidetasuneko bigarren mailarainoko senideren baten heriotzaren, istripuaren, gaixotasun larriaren, ospitaleratzearen edo ospitaleratu gabe etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoaren kasuetan: 3 egun gehienez ere, gertaera jazo aurreko edo ondorengo 24 orduetatik aurrera, aldeek bestela adostu ezean. Bizikidetzaren kasuan, horren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Odol-ahaidetasuneko lehen mailako senideren bat hilez gero: bost egun. Arrazoi horiek direla eta, langileak lurralde historikotik kanpo joan behar badu, epea bi egunez luzatuko da.
4. Mediku kontsultetara joateko
Mediku-kontsultetara joateko lizentziak. Kontsulta-ordutegia eta lan-ordutegia aldi berean badira, lizentzia gutxieneko ezinbesteko denborarako izango da. Betiere, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da.
5. Lehen mailako senideak mediku kontsultetara laguntzeko
Urteko 15 ordu, gehienez. Betiere, egiaztagiria aurkeztu beharko da.
6. AZP eta 0-3koen 2 eguneko baimena
2 egun urtean libre hartzeko, ikastetxeko zuzendaritzarekin koordinatu eta baimena lortu ondoren.
7. Etxebizitzaz aldatzeagatik baimena
Ohiko etxebizitzaz aldatzeagatik egun bateko baimena ordaindua.
8. Ordaindu gabeko baimenak
Urtean gehienez ere soldatarik gabeko 15 eguneko baimena.