Garbiketako eta sukaldaritzako ordezkapenak eta errefortzuak

396

Gainerako kolektiboetan bezala, garbiketako eta sukaldaritzako ordezkapenak irailaren 7an betetzen hasi direla jakinarazi digu Hezkuntza Sailak. Bestalde, garbiketako eta sukaldaritzako lanpostu huts guztiak irailaren 1ean bete dira.

Ikasturte hasierari dagokionez, honako informazioak helarazten dizkizuegu:

  • Garbiketako Covid-19ko errefortzuak 2021eko irailaren 7an hasiko dira, iaz errefortzua izan zuten ikastetxe guztietan. Obra edo zerbitzu jakineko kontratuak izango dira, % 50ean (4 ordukoak). Kontratu horiek 2022ko ekainaren 21ean amaituko dira, baldin eta ikastetxeak irekita badaude eta ikasleek ikastetxeetara joan behar badute.
  • Sukaldaritzako Covid-19ko errefortzuak urriaren 1ean hasiko dira, jantokiko laguntza-kontratuak esleitu ondoren.. Aurreko ikasturtean bezala, obra edo zerbitzu jakin baterako kontratuak hauek, % 25ean (2 ordukoak), eta 2022ko ekainaren 21era arte egongo dira indarrean, salbu eta —osasun-arrazoiak direla-eta— jantokiak ixten badira.

Iaz bezala, LAB sindikatuak eskatu du kontratu hauek gutxienez jardun erdikoak eta eskola bakoitzaren behar eta ezaugarrien arabera egokituta izan daitezen. COVID errefortzuak eskatu behar badira Zuzendaritzari eskatzeko esan.   

  • Errelebo-kontratuak urriaren 1ean eskainiko dira. Kontratu horiek euskara ikasteko liberazioengatiko ordezkapen-kontratuekin batera eskaintzen saiatuko dira.

Egutegia

Ikasturte hasiera bakoitzean laneko egutegia Ikastetxe bakoitzean adostu behar da, eta gero kolektiboko langileen egutegia egokitu. Oso garrantzitsua egutegi hauek sinatzea, horretarako ereduak eskuragarri jartzen dizkizuegu

Kontuan hartzeko beste aspektu batzuk

Sukaldean, mahaikideen ratioen arabera  laguntza kontratuak eskatu behar ditugu, dieta bereziak, bazkaltiarrak, txandak zenbatu behar ditugu, eta kontuan izan behar dugu urte osoan eska dezakezuela ratioa berrikustea, baldin eta aldaketak badaude.

Lakuatik dagoeneko jakinarazi diete zentroei, obrak garbitzeko aurrekontu-partida bat dagoela, eta, Saileko langileak ez direla arduratu behar garbiketa horietaz.

LAB sindikatuak 2018ko martxoaren 6an sinatutako  akordioa sinatzeari esker, lanpostu berriak sortu dira: garbiketan, 6, eta sukaldeetan, 1. Horretaz gain, euskara ikasteko  30 liberazio ere esleituta daude.

LABetik Kolektiboaren lan baldintzak hobetzeko lan hitzarmen berriaren negoziazioaren irekiera eskatzen jarraituko dugu.

SutaGARInfoa-Euskaraz