Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 2020ko eta HEO 2021eko praktika-faseetako jarraibideak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak

437

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko eta Hizkuntza-Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurei dagokien praktika-fasea arautzen duten ebazpenak argitaratu dira Nafarroako Gobernuko webgunean.

196/2021 Ebazpena, abuztuaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurei dagokien praktika-fasea arautzen duena (NAOn argitaratzeke).

• I. eranskina: Irakasle-tutorearen adierazleen taula.
• II. eranskina. Zuzendariaren adierazleen taula.
• III. eranskina. Autoebaluazioko adierazleen taula.
• IV. eranskina. Tutorearen adierazleen taula, hezkuntza-orientaziorako.
• V. eranskina. Zuzendariaren adierazleen taula, hezkuntza-orientaziorako.
• VI. eranskina. Hezkuntza-orientaziorako autoebaluazioa.

Praktika-faseari buruzko edozein kontsulta practicasfun@navarra.es posta elektronikoaren bidez egin behar da.

Informazio guztia honoko ESTEKAN.

197/2021 Ebazpena, abuztuaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurari dagokion praktika-fasea arautzen duena (NAOn argitaratzeke).

• I. eranskina: Irakasle-tutorearen adierazleen taula.
• II. eranskina: Zuzendariaren adierazleen taula
• III. eranskineko autoebaluazioko adierazleen taula.

Praktika-faseari buruzko edozein kontsulta practicasfun@navarra.es posta elektronikoaren bidez egin behar da.

Informazio guztia honoko ESTEKAN.

Jatorrizko informazioa: HEMEN