Eskola itzulera ikuspegi pedagogikotik izenburuko solasaldia eskainiko dugu zuzenean

630
Hezkuntza, Euskal Herria

Asteazkenean, hilak 2, Irati Tobar Eguzkitza eta Ibai Redondo Beitia LABkideek “Eskola Itzulera ikuspegi pedagogikotik” hizpide izango dute Youtuben bidez jarraitu ahalko den solasaldian.

Hemen ikusgai zuzenean: https://youtube.com/watch?v=-DDMuVTT4TM&feature=youtu.be

EkainaK 30ean, eskola-itzulerari buruz prestatu genituen bi proposamen aurkeztu genituen. Segurtasuna eta osasuna bermatzea ezinbestekoa izanda, itxialdian nabarmenago geratu diren hainbat arlo landu behar dira ikuspegi pedagogikotik. Honako esteka honetan irakur daiteke informazio osoa:

http://www.lab.eus/eu/federazioak/zerbitzu-publikoak/irakaskuntza/102-hezkuntza/10068-datorren-ikasturtean-eskolara-itzultzeko-proposamenak-aurkeztu-ditugu-ikuspegi-pedagogikotik-zein-prebentzio-ikuspegitik

Gure proposamenean jasotzen ditugun gaiak:

  • Hezkuntza-langileen lana balorean jarri eta zaintza
  • Ebaluazio hezitzailea
  • Metodologia eraldatzaileak
  • Inklusiorantz
  • Aniztasuna
  • Hizkuntza eta kultura
  • Hezkidetza
  • Kalitatezko zaintza haur eskolatik
  • Jantokitik jangelara
  • Berdean hasi, jasangarritasuna