Elkarretaratzeak EAEko hainbat herri eta hiritan Haurreskoletako greba-egunean

415

(EAE, Haurreskolak)

EAEko Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun sindikatuok deituriko greba-eguna dela eta, asko dira antolatu diren mobilizazioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri eta hirietan:

Araban, deialdi guztiak 11etan dira: Gasteizen, Plaza Berrian; Amurrion, Plazan; Maeztun, Eltziegon eta Urkabustaizen, Haurreskoletan.

Bizkaian, 11:30etan, Hezkuntza Delegaritzan egin da deialdia.
Aurretik, 11etan honako elkarretaratze hauek deitu dira: Gernikako Merkurio Plazan, Durangoko Santa Maria elizako arkupetan; Igorren, Lehendakari Agirren 27-29 (Farmazia aurrean); Galdakaon, Plaza Gorrian, eta Mungian, Matxin Plazan.

Gipuzkoan, 11etan, deialdiak dira Donostian, Andia kalea 13an; Eibarren, Udaletxe aurrean, eta Irungo Zabaltza Plazan. Eguerdian, elkarretaratzeak izango dira Urretxun, Gainzurik likastetxeko sarrera nagusian eta Hernanin, Atsegindegin.

Arratsaldeko bostetan, berriz, Hernakiko Atsedindegin eta Beasaingo Erauzkin Plazan egingo dira elkarretaratzeak.

Negoziatzeko borondaterik ezak eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren utzikeriak grebara joatea baino beste biderik ez digute utzi. Izan ere hauek dira sindikatuok eskatzen ditugun aldarrikapenak:

Haurreskolak Partzuergoaren gerenteari,

  • Lan-hitzarmen eta akordio desberdinak berehala betetzen hasteko konpromisoa har dezala: desplazamendu gehiago ez gauzatu, aparteko orduen erabilerarekin bukatu, ordezkapenak bete, e.a.
  • Hezkuntzako beste sektoreetan bezala, Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abian jartzeko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza Sailari,

  • Irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen NBE/EPIen horniketan Haurreskolak Partzuergoa sartzea
  • Haurreskolak Partzuergoaren integrazioa Hezkuntza Sailean.
  • Hurrengo urteko aurrekontua handitzea EAEko Legebiltzarrak eskatutako doakotasunean urratsak emateko, lan-hitzarmen eta akordioak bete ahal izateko eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatu ahal izateko.