Ebaluazio diagnostikoa ez da derrigorrezkoa EAEn

530


2020/2021 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak ikastetxeetan burutu nahi duen Ebaluazio Diagnostikoa, zuzendaritzak hala erabakitzen badu, ez da derrigorrezkoa izango.
.
Azken egunetan hainbat langilek, ikastetxek eta LAB sindikatuak berak, eskaera zehatza egin dugu ikasturte honetarako aurreikusita eta onartua dagoen Ebaluazio Diagnostikoa derrigorrezkoa izanez dadin Azken finean, bizi dugun egoera ez-ohikoa izanik, zenbait neurri malgutzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
Hala eta guztiz ere, LAB sindikatuan beharrezkoa ikusten dugu ebaluazio diagnostikoa, hezkuntza prozesuak eta metodologiak aztertzeaz gain, hezkuntza sistema bera aztertuko duen prozesua izatea. Beraz, ikaslea erdigunean kokatuko duen ebaluazio hezitzailea eskatzen jarraituko dugu.

INFO-Ebaluazio-Diagnostikoa-ez-da-derrigorrezkoa