EAEko Jaurlaritzak emandako baliabide gehigarriak ez dira nahikoa

430

(EAE, Ikastolak)

EAEko Gobernuak ikastolei Covid-aren testuinguruan nahikoak ez diren baliabide gehigarriak helarazi dizkie, langileon presioa tarteko. Ez ditu, ordea, ezinbestekoak diren egiturazko aldaketak egin: ez inbertsioa indartu hezkuntzan, ez irakasle gehiago kontratatu ezta, funtsezkoa dena, ratioak jaitsi ere. Hezkuntzak eraldaketa sakona behar du gure herrian eta horretarako langileon borroka ezinbestekoa da, berriz ere agerian geratu den bezala.

Honako honetan laguntza batzuk —berandu heldu eta eznahikoak direnak— ematera behartu dugu Jaurlaritza, baina ikastoletan ere borrokatzen jarraituko dugu, gaur egungo hezkuntza sistema eraldatu eta herri honek behar duena izan dezan.