EAEko irakasleak: partzialki ordaindutako baimena, ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa eta lanpostuen proposamenari alegazioak

195
  • Partzialki ordaindutako baimena (Urte sabatikoa) :
    • Eskaerak aurkezteko epea: urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte.
    • Hezigune plataforman egin behar da.
    • Hemen informazio gehiago.

  • Ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa:
    • 2023ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu da Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa (2024ko ekainaren 30ean kargua hutsik izango duten ikastetxeetan).
    • Hemen informazio gehiago.

  • Lekualdatze-lehiaketa, lanpostuen proposamenari alegazioak :
    • Alegazioak aurkezteko epeak:
      • Maisu-maistretan, DBHko ikastetxeak (Maisu-maistrentzako lanpostuak), Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeak: 2024ko urtarrilaren 21era arte.
      • Beste ikastetxeak: 2024ko urtarrilaren 18ra arte.
    • LAB sindikatuak alegazioak aurkeztu ditzake, horretarako behean agertzen diren kontaktuen bidez gurekin harremanetan jarri.
    • Hemen informazio gehiago.