EAEko Irakasleak: 2026-2027 LPZ betetzeko irizpideak

513

Ikastetxeko LPZren kredituak kargatu behar diren garai honetan, lagungarri izatea espero dugun informazioa sortu dugu LABetik.

Alde batetik, LPZren kredituak kargatzeko aintzat hartu beharrekoa puntu garrantzitsuenak biltzen dituen dokumentua sortu dugu, Ikastetxe publikoetako langileak esleitzeko irizpideak dokumentuaren laburpen gisa.

Bestetik, Ikastetxe publikoetako langileak esleitzeko irizpideak dokumentua bera, akordio arautzailearen eranskina, zehaztasunez aztertu nahi izanez gero.

Hezkuntza Sailak akordioan jasotzen direnak baino baliabide gutxiago helarazi asmo ditu 2026-2027 ikasturterako ere, aurrekoan bezala.

Bukatzeko, LABek akordioa osotasunean betetzeko lanean eta borrokan jarraitzen duela adierazi nahi dizuegu. Aurreko astean publiko egin genuen bezala, Hezkuntza Sailak akordioa urratzen dituen alderdiak judizializatzeko bideari ekin diogu; hala ere, Saila beste eremuetatik ere estutzen jarraitu behar dugu, ikastetxeetan behar dituzten baliabideak jaso ditzazuen.

Animo eta behar duzuen arte!

> LPZ betetzeko irizpideak: Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza

LPZ-betetzeko-irizpideak_HH-LH

> LPZ betetzeko irizpideak: Bigarren Hezkuntza-Batxilergoa

LPZ-betetzeko-irizpideak_BH-BATXI

> Plantillak esleitzeko irizpideak (eranskina)

Plantillak-esleitzeko-irizpideak-eranskina