EAEko Hezkuntza saileko sukaldari eta garbitzaileen ordezkapenak ez direla betetzen salatzen jarraitzen dugu

363

Maiatzaren 6an burutu genituen elkarretaratzetan eta ostean EAEko Hezkuntza Sailarekin izandako bileretan sukalde eta garbiketako langileen ordezkapenak ez direla betetzen salatu dugu. 15 egun geroago egoerak okerrera egin du, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan.
Sukaldarien kasuan, ordezkoak ez bidaltzeagatik, ikasleak plastikozko platerretan bazkaltzen ari dira, jantokian ematen den zerbitzua kaltetuz . Pandemia garaian funtsezko langileak izaten ari diren garbitzaileak, greba egunetan %100eko zerbitzu minimoak dituztenak, ohiko egunetan, aldiz, ez dute ordezkorik. Ematen duten zerbitzuaren kalitatea murriztu, lankideen lan zama handitu eta ikastetxeetako erabiltzaileen osasuna arriskuan jartzen ari da administrazioa. Gela batzuk edota eraikinen erdia garbitu gabe geratzen ari da.
Noiz arte pairatu beharko dugu egoera hau? Funtzio publikoko feminizatuenak eta prekarioenak are eta prekarioagoan ari gara.
Gauzak horrela eta egoera betikotu edota larriagoa izan baino lehen ahalik eta lasterren ordezkaritzetan falta den pertsonala kontratatzea eskatzen dugu, ordezkapenak egiten direla berma dadin.

Maiatzaren 6an egindako elkarretaratzea Bilboko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean