Herri ekimeneko euskaltegi pribatu homologatuetako langileen lan-baldintzak arautzeko lehen urratsa eman dugu

394

ABek alde guztiei Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) mahaira etortzeko deia egin ondoren, herri ekimeneko euskaltegi pribatu homologatuetako langileen lan baldintzak arautzeko lehen urratsa eman dugu. Mahai negoziatzailea eratu ez den arren, LABek positibo baloratzen du gaur emandako lehenengo pausu hori. Alde guztiok helduen euskalduntzearen sektorea duindu, indartu eta egonkortu behar dela aitortu dugu eta horren ondorioz sektore osoko langileen lan baldintzak arautu eta homogeneizatuko dituen lan hitzarmenaren beharra ikusi dugu.

Bertaratutako euskaltegien ordezkarien aldetik, beharrezko egitura juridikoa nola osatu aztertzekotan geratu dira mahai negoziatzailea berme guztiekin osatze aldera.

Harremanak ez dira hemen amaitu eta laster beste mahai batean biltzeko konpromisoa hartu dugu alde guztiok.

Bitarte horretan LABek lanean jarraituko du helduen euskalduntzea unibertsala,doakoa, publikoa eta kalitatekoa izateko eta langileen lan baldintzak duinak izateko.