Sonia Ingunza Zumalde, Irola Irratian Sukaldari eta Garbitzaileen kolektiboaz

515

2021eko Maiatzaren 20an Sukaldaritza eta Garbiketako langileen kolektiboko LABeko ordezkaria den Sonia Ingunza Zumaldek parte hartu zuen Bilboko Irola Irratiko Ordezko Maltzurrak irratsaioan.
Bertan, Sukaldari eta garbitzaileen kolektiboak pairatzen duen interinitate-tasa handiaz (%68), Administrazioak zerbitzua pribatizatzeko nahiaz, prekarietateaz zein ordezkapenak ez betetzeaz hitz egin zuen. Era berean, agerian utzi zuen gainerako sindikatuek lan-hitzarmen berria negoziatzeko mahaia blokeatu dutela, kontsolidazio prozesuaren menpean jarrita.
LABetik, aldiz, kontsolidazio prozesua eta lan-hitzarmenaren negoziazioa bateragarriak direlakoan gaudela-eta, borrokatzen jarraituko dugu oso feminizatu eta prekarioa den kolektibo honen lan-baldintzak hobetzearen alde.

Ir a descargar