EAEko Hezkuntza Saileko Sukaldari eta Garbitzaileen Lan Eskaintza Publikoa, azken mahai negoziatzailean

265

EAEko hezkuntza sailak atzoko (azaroak 17) mahai negoziatzailera meritu lehiaketarako oinarrien proposamena ekarri zuen. Administrazioaren proposamena, azterketarik gabeko salbuespeneko prozesu honetan 100 puntutik 60 lan esperientziari ematea da eta 40 gainontzekoari.
Dokumentazioa mahaian aurkeztu zaigu, beraz ez dugu proposamena sakonki aztertzeko aukerarik izan. Proposatutakoa aztertu ondoren, hurrengo mahai negoziatzailerako gure ekarpenak egingo ditugu.
Gure helburua argia da: Kolektiboan lan egindako denbora ahalik eta gehien saritu behar da eta bertako langile gehien kontsolidatu behar dira. Horretarako lan esperientziari 90 puntu ematea izango da gure ekarpena.
Honekin batera, LABetik prozesuaren kronologia eskatu dugu eta datak ongi zehaztea. Sukalde eta garbitzaileen lanpostuen zerrendak, LEPn eskainiko diren plazen identifikazioa, finkoen lekualdatzean kontsolidazioara irtengo diren plaza guztiak eskaintzea eta prozesu horren ondoren, eskainiko diren plazen identifikazio berria egitea.


➢ Behin betiko esleituko den plazen kopurua, sukaldean 265 eta garbiketan 200 da, guztiak jardun osoan.
➢ Desgaitasuna duten langileentzako plazen %7a gordeko da.

Eskatuko den titulazioa:
➢ Eskola-ziurtagiria edo baliokidea ziurtatu beharko da edo maila handiagoko titulazioa.
Puntuak emango dituzten bestelako aldagaien proposamena:
➢ 2001ean burututako LEP prozesua gaindituta izateak meritatuko du.
➢ Euskarak meritutako du.
➢ Ordezkoen zerrendan egoteak meritatuko du.


Asanblada irekiak


Zuekin partekatu nahi ditugu hezkuntza sailak proposatutako deialdien oinarriak eta LABen prozesun honekiko ditugun erronkak eztabaidatu. Gainera azaroak 30 eta abenduak 14rako LAB, ELA eta STEILASek deitutako greben inguruko edukiak, informazioa eta deialdiekin bat egiteko garrantzia helarazi nahi dizugu

Azaroaren 21ean
ARABA Fermin Lasuen, 13-behea Gasteiz 10,00etan eta 17,30etan
BIZKAIA Rekalde Zumarkalea, 62-behea Bilbo
GIPUZKOA San Bladi 1-behea Donostia 10,30etan eta 17,30etan


Ordezkaguneak


Ordezkapenak betetzeko dagoen arazoa zuzentzeko eta ordezkapen guztiak bete daitezen ziurtatzeko, LAB sindikatuak behin eta berriz eskatu du Ordezkagunea Sukalde eta garbiketako kolektiboan ere jartzea. Aurreko maiatzean burututako mahai negoziatzailean araudiaren zirriborroa aurkeztu zitzaigun eta ekarpenak egin genizkion, Orain esaten digute agian irailean martxan jarriko dela.
Honek suposatzen du ordezkapenak betetzeko zailtasunak mantenduko direla telefono bidezko prozedurak ez baitu funtzionatzen.
LAB sindikatutik gai honekin lotuta ahalik eta lasterren Ordezkagunea martxan jartzeko eskaera eta Ordezkoen araudia negoziatzea eskatu dugu. Ikastetxeei ordezkapenak betetzen ez direnean jarraitu beharreko protokoloak jakinaraztea eskatu du.
Administrazioak birbaremazioa noiz egingo den ez dakitela esan zigun.

Mahai Parekidea


Gizarte eta Prestakuntza funtsa
Azkenean publiko egingo dira 2021eko gizarte eta formakuntza funtsetan onartutakoen zerrendak eta diru kopuruak. Aurki publikatuko dituzte eta erreklamaziorako epea zabalduko da. Informatuko zaituztegu datak hauek eta noiz ordainduko duten jakin bezain pronto. Formakuntza funtsa ez da gastatu, bai ordea gizarte funtsa. Administrazioari argi adierazi diogu funts hauek lehenago banatu behar direla eta langileriari erraztasunak eman behar zaizkiola berauek eskatzeko.
Euskara ikasteko 30 langile daude liberatuta


Beste mahai parekidearen eskaera
Gogor salatu ditugu LABetik ikasturte hasiera honetan egon diren kudeaketa akatsak. Larriak eta amaigabeak izan dira hutsegiteak eta gure bizitzetan eragin zuzena izan dute. Lurralde ordezkaritzetan dagoen kudeaketarako gaitasun gabezia urgentziaz konpondu behar da.
Horrekin batera eta pendiente ditugun hainbat gai jorratzeko, mahai parekide baten eskaera egin dugu. Hala nola, mahai honetan garbiketa mahai teknikoa, matrikula biziagatik ratioen errebisioa,..Urtea bukatu baino lehen buruko dela esan ziguten.

Info._-Mahai-negoziatzailea-221117-LEP