EAEko Hezkuntza Saileko Sukaldari era Garbitzaileen azken mahai negoziatzaileari buruzko Infoa: Meritu Lehiaketa

399

Aurreratu genizuen bezala, atzo, kontsolidazio LEPari buruzko mahai negoziatzailea izan genuen. Gure ekarpen guztiak helburu argien baitan egin genituen: lanpostuen eskaintza legeak ahalbidetzen duen %10a igo behar da, lanean dauden langileak egonkortu behar dira eta formakuntza saritu behar da.

Eskaintza %10a igotzeko LAB sindikatuak egindako ekarpena aztertuko dutela adierazi zitzaigun. Igoera jardun erdiko lanpostuekin egin nahi dute, LABetik argi esan genuen lanaldi osoko lanpostuak izan behar direla, ez dugulako inongo bermerik etorkizunean osora pasatzeko azaldu zuten borondatearen inguruan eta ahauek eskaintzea prekarietatean sakontzea dela. Beraz, eskainiko diren lanpostuen kopuruan igoera egotea espero dugu.
Bestalde, administrazioak erabaki du desgaitasun txandari dagokionean, egun bakanteetan eta desgaitasun txandan sartuko diren langileen kopurua baino handiagoa bada, lanpostu kopuru hori txanda librera gehitzea.
Eusko Jaurlaritzako funtzio publikotik negoziatzeko aukera moztu dute, lan esperientzia 60 puntura mugatuz. Gure desadostasuna adierazita eta deialdia ez dugula babestuko argi adierazi bagenuen ere, jokoan langileon etorkizuna dagoela kontuan izanik, arduraz jokatzeko hautua egin genuen LABetik. Administrazioa langileak egonkortzeko formulak bilatzera estutu genuen. Horrela, lan esperientzia espezifikoa, hau da, Hezkuntza sailako sukalde eta garbiketan egindako lana, orokorra baino gehiago saritzea lortu dugu. 50 puntu esperientzia espezifikoari ematea eta 10 esperientzia orokorrari. Ordezkoen zerrenda egotea, LEPak gainditzea, euskara izateagatik zelan banatuko diren 40 puntuak erabakitzeke geratu zen. Langileek formatzeko egin duten esfortzua ere saritzeko proposamena soilik LABetik defendatu genuen (kopententzien ziurtagiriak, kolektiboan egin diren bestelako formakuntzak,…)
Bestalde, lehiaketa honek ez duela ordezkoen zerrenda berririk sortuko erabaki du administrazioak.
Gai asko itxi gabe eta aztertzeke geratu ziren, beraz, salatu nahi dugu negoziatzeko era hau eta argi izan, azken
momentura arte presionatzen jarraituko dugula.
Abenduaren 5etik 11rako asteko norberaren eginkizunetarako baimenak ez ordezkatzeko erabakia hartu du Hezkuntza Sailak alde bakarrez.
Administrazioak egun horietako lan egunei dagozkien egunak ez dituela ordezkatuko argitaratu du ohar baten bidez. Gogor salatu dugu erabakia gaurko mahaian eta alde sozialarekin negoziatu beharra adierazi dugu.
Formakuntza eta gizarte funtsaren behin betiko ebazpena argitaratu da: https://www.euskadi.eus/langile-ez-irakasle-giza-prestakuntza-funtsa/web01-a3hklaei/eu/