EAEko Heziketa Bereziko mahaira meritu lehiaketarako oinarrien proposamena ekarri du administrazioak

453

EAEko hezkuntza sailak gaurko mahai negoziatzailera meritu lehiaketarako oinarrien proposamena ekarri du. Administrazioaren proposamena 100 puntutik 60 lan esperientziari ematea da eta 40 gainontzekoari.
Dokumentazioa mahaian aurkeztu zaigu, beraz ez dugu proposamena sakonki aztertzeko aukerarik izan. Proposatutakoa aztertu ondoren, hurrengo mahai negoziatzailerako gure ekarpenak egingo ditugu.
Gure helburua argia da: Kolektiboan lan egindako denbora ahalik eta gehien saritu behar da eta aktiboan dagoen ahalik eta langile gehien kontsolidatu behar dira. Horretarako lan esperientziari 90 puntu ematea izango da gure ekarpena.
Honekin batera, prozesuaren kronologia eskatu dugu, datak ongi zehaztuz. Lanpostuen zerrenda eguneratua negoziatzea, finkoen lekualdatzerako LEPera irtengo diren plaza guztiak eskaintzea eta prozesu horren ondoren, eskainiko diren plazen identifikazioa egitea ere eskatu dugu.
Hizkuntza eskakizunik gabeko lanpostuen existentzia salatu dugu eta berauek perfilatzeko beharra argi adierazi. Gogorarazten dizuegu lanpostu hauetako gehienak, gainontzeko sindikatuek epaitegietara eramandako kasuen ondorio dira; mugagabe ez finko sententzien bidez sortutakoak.
Eskaintza horrela geratuko litzateke hizkuntza eskakizunak eta ezgaitasuna daukatenentzako (%7) gordeko diren lanpostuak kontuan hartuta:

LanpostuaPlaza kopuruaHizkuntza eskakizunik gabeHizkuntza eskakizunarekin
LibreaEzgaitasunaLibreaEzgaitasuna
HLE476 49439330
Fisioterapeuta13121
Okupazio Terapeutak1091
Transkriptoreak4 4
ZHI14 1 121
Gizarte Langileak3 3
Guztira520


Asanbladak
Zuekin partekatu nahi ditugu hezkuntza sailak proposatutako deialdien oinarriak eta LABen prozesun honekiko ditugun erronkak eztabaidatu. Laster jakinaraziko dizuegu noiz eta non bilduko garen.


Ikasturte honetako LPZ
Hezkuntza sailak ikasturte hasieran zeuden lanpostuen zerrenda ekarri digu, baita lanpostu horiek betetzen dituzuen hezitzaileen kontratuen nolakotasuna. Gainera ikasturtea hasi denetik sortu diren lanpostuak txertatuz lanpostuen zerrenda eguneratzeko eskatu dugu. LABetik xehetasunez aztertuko dugu eta lehiaketara bideratuko dituzten lanpostuak identifikatzeko erabiliko dugu.


Gizarte eta Prestakuntza funtsa
Azkenean publiko egingo dira 2021eko gizarte eta formakuntza funtsetan onartutakoen zerrendak eta diru kopuruak. Aurki publikatuko dituzte eta erreklamaziorako epea zabalduko da. Informatuko zaituztegu datak jakin bezain pronto. Bi funtsetan zegoen aurrekontu guztia banatu da.
Administrazioari argi adierazi diogu funts hauek lehenago banatu behar direla eta langileriari erraztasunak eman behar zaizkiola berauek eskatzeko. Bi funtsetan banatu beharreko diru guztia banatu da.


Mahai parekidearen eskaera
Gogor salatu ditugu LABetik ikasturte hasiera honetan egon diren kudeaketa akatsak. Larriak eta amaigabeak izan dira hutsegiteak eta gure bizitzetan eragin zuzena izan dute. Lurralde ordezkaritzetan dagoen kudeaketarako gaitasun gabezia urgentziaz konpondu behar da.
Horrekin batera eta pendiente ditugun hainbat gai jorratzeko, mahai parekide baten eskaera egin dugu. Hala nola, mahai honetan, edoskitze metatuaren konputua, abuztuko nominaren doikuntza, iralean, ordezkoen amatasunaren puntuaketa, etab. Jorratuko ditugu.

Info-azaroak-17-mahai-negoziatzailea