EAEKO Gizarte Ekimeneko langileen 2022ko soldata-igoera negoziatzeko eta mahai negoziatzailea osatzeko eskatu dugu

327

2022. urtea hasi zela hilabete eta erdi pasa da eta EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileen soldata- taulak adosteko mahai negoziatzailea dei dezaten behar dugu. Horrekin lotuta, ordainsariak negoziatzeko mahai negoziatzailea osatu gabe dago aurreko abendutik, ELAk blokeatuta duelako.

Urtea hasi zenetik hilabete pasatxo bada, eta ez dugu oraindik mahai negoziatzailerako deialdirik, besteak beste, 2022ko soldatak negoziatzeko. Mahai negoziatzailea osatzeko %50a baino gehiago osatzen duten aldeek deitu behar dute. Hau da; Kristau Eskolak eta ELAk deitu behar dute. Mahai hori osatu gabe ezin dugu ordainsaririk edota lan-hitzarmen berririk negoziatu.
Gogoratu behar dugu 2021eko KPIa EAEn %6,4koa izan dela eta bizitzaren garestitzea zenbatekoa izan den badakigula, beraz, mahai negoziatzailea osatzeko deia egiten diegu alde guztiei soldaten inguruko negoziazioei zein hitzarmen berriari ekiteko.
Izan ere, 2021ean itunduta dauden ikastetxeetarako finantziazio moduluak % 0,9ko igoera izan zuten, eta langileok ez genuen izan inolako soldata igoerarik. Horri lotu behar diogu azkenengo hitzarmenean bakarrik eros ahalmenaren erdia berreskuratu zela. Beraz, erosahalmenaren galera nabarmena izaten ari da Gizarte Ekimeneko langileentzat azkenengo urteetan.
Hori dela eta, LABek Gizarte Ekimeneko patronalei eta beste sindikatuei dei egin die ahalik eta arinen mahai negoziatzailea biltzeko eta soldata igoera eta aurreko lan hitzarmenean negoziatu gabe edo zintzilik geratu ziren beste atalak negoziatzeko.

10.info_-MAHAI-NEGOZIATZAILEA-BEHAR-DUGU