1. Asteko lanaldia
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
| Lanaldi mota | Ordu kopurua | Irakastorduak | Klaustro, ebaluazio, formakuntza… | Astero gutxieneko egun kopurua |
| Osoa | 30 | 22 | 8 | 5 |
| 5/6 | 25 | 18 | 7 | 5 |
| 2/3 | 20 | 14 | 6 | 5, egunero gutxienez 2 ordu |
| 1/2 | 15 | 11 | 3 | 4, egunero gutxienez 2 ordu |
| 1/3 | 10 | 7 | 3 | * |
*Aurtengo ebazpenak (25-26) ez du zehazten joan beharreko gutxieneko egun kopurua.
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia beteko dute, ikastetxean eman beharrekoa. Ordu horietatik, gehienez, 22 irakastorduak izango dira (atsedenaldiak barne). Lanaldia goizez eta arratsaldez egingo da, eta arratsalde bat salbuetsi ahal izango dute irakasleek prestatzeko, ikastetxeak Saileko Hezkuntza Sailburuordetzan aurkeztutako prestakuntza-proiektua onartu ondoren.
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE HEZIKETA
| Lanaldi mota | Ordu kopurua | Ikastetxeko egonaldi zuzena | Eskola-orduak | Gainerako irakaskuntza-orduak (zaintzak, tutoretza-lanak, …) | Irakasleek ikastetxeko hezkuntza-garapenarekin lotutako lan profesionalak (Klaustro, ebaluazio, formakuntza… ) | Astero gutxieneko egun kopurua |
| Osoa | 30 | 23 | 17 | 6 | 7 | 5 egun, 3 ordu gutxienez ikastetxean |
| 2/3 | 20 | 13 | 11 | 4 | 7 | 4 egun, 2 ordu gutxienez ikastetxean |
| 1/2 | 15 | 10 | 8 | 2 | 5 | 3 egun, 2 ordu gutxienez ikastetxean |
| 1/3 | 10 | 8 | 5 | 3 (irakasle titularren ordutegia osatzeko) | 2 | 2 egun, 2 ordu gutxienez ikastetxean |
Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen asteko lanaldia honela banatzen da:
• 23 orduko ohiko egonaldia astean ikastetxean. Ordu horietatik, gehienez, 17 eskola-ordu emango dituzte.
• Astean 7 orduko dedikazio zuzena ikastetxeari, ez nahitaez etengabeko egonaldiarekin, baina bai irakaskuntza-zereginetarako.
DBHko lanaldia goizez eta arratsaldez egingo da, eta irakasleek arratsalde bat libratuko dute prestatzeko, koordinatzeko edo ikastetxeak egoki deritzen beste jarduera batzuk egiteko. Beste arratsalde bat ere har daiteke, OOGk onartzen badu, estamentu guztien heren biko gehiengo kualifikatua dela medio. Irailean eta ekainean, goizeko lanaldia egiteko aukera izango dute irakasleek. Nolanahi ere, astean 30 eskola-saio eman beharko dira.
DBHOko lanaldia goizekoa eta arratsaldekoa edo bakarrik goizekoa izan daiteke, ikastetxeak erabakitzen duenaren arabera.
Ikastetxean astean egon ohi diren 23 ordu horiek honela banatzen dira, Aurreakordio Arautzailearen arabera:
1) 17 irakastordura arte, honako hauek barne:
- Curriculuma zuzenean ematea.
- Banakako edo taldeko tutoretzak.
- Hezkuntza Sailak onartutako hezkuntza-errefortzua edo berariazko programak edota neurriak.
DBHko eta Batxilergoko irakasleek gehienez ere 5 eskola eman ahal izango dituzte egunean, eta Heziketa Zikloetakoek, berriz, gehienez 6 eskola.
Enpresako prestakuntzaren tutoretza-orduak (lantokiko prestakuntza – lantokiko prestakuntza –, ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala), ondorio guztietarako, curriculumaren irakaskuntzatzat hartuko dira.
2) Aurreikusi gabeko egoeretan eta espazio komunetan (“zaintzak”) ikasleei hezkuntza-arreta emateko 2 ordu astean
Ordu horiek “zaintzak” deitu izan den horretan ematen dira, baina ikuspegi zabalago eta pedagogikoago batetik, ikasleen hezkuntza-arretan zentratu behar dira, irakasleen esku-hartze espezifikoa behar duten une edo espazioetan. Euren artean aipagarrienak:
- Irakasleen absentzien estaldura
- Espazio komunen arreta eta gatazken prebentzioa
- Hezkuntza-arreta jolas-garaian (zaintzatzat har daiteke)
3) 2 ordu astean familiei arreta emateko eta orientazio- edo tutoretza-lanak egiteko.
4) Astean ordubete, departamentuko bileretarako edo koordinazio pedagogikorako.
5) Ordu 1 astean etengabeko prestakuntzarako.
2. Urteko lanaldia
25. artikulua
Urteko benetako lanaldia 1462 ordukoa izango da. Urteko edo asteko lanaldiaren praktika eta banaketa Hezkuntza Sailburuordetzaren eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ikasturte-hasierako ebazpenen bidez arautuko da, dagokionaren arabera. Atal honetan sartzen dira ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroen eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetan lan egiten duten funtzionarioak.
| IRAKASLEAK | URTEKO LANALDIA |
| Ikastetxe publikoetako irakasleak (ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroen eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetan lan egiten dutenak barne) | 1462 ordu |
| IRALE | 1182 ordu (197 egun) |
| Euskal Girotze Barnetegia | 1389 (200 egun) Irailaren 1etik uztailaren 1era. |
| Araubide bereziko irakaskuntzakoak: Hizkuntza Eskola Ofizialak, Kontserbatorio profesionalak, Arte Eszenikoen Goi Eskola (Dantzerti), Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola (ID arte) eta Kirol Irakaskuntzen Zentro Publikoan (Kirolene) | 1462 ordu |
| Hezkuntza Sailak sustaturiko plan eta programa espezifikoak garatzen dituzten irakasleak | 1462 ordu |
| ISEI-IVEIren mendeko Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako eta Lanbide Heziketaren arloko Erakunde tekniko eta Aholkularitzako langile funtzionarioak | 1.200 ordu (202 egun) |
| Ikuskaritzako irakasleak | 1283 (202 egun) |
Urteko egutegian udaberriko oporraldia eta neguko oporraldia deskantsu egun moduan daude jasota, baita uztailekoa ere. Abuztua, aldiz, opor hilabetea da (behean azalpen gehiago).
3. Oporrak
27. artikulua
Irakasle funtzionarioek hogeita bi gun balioduneko oporraldi ordaindua hartzeko eskubidea izango dute. Denboraldi hori zerbitzuak eman diren ikasturte bakoitzeko aplikatuko da. Lan egindako egunek ikasturte osoa hartzen ez badute, ordaindutako oporrak lan egindako denboraren proportzioan zehaztuko dira. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, larunbatak ez dira egun balioduntzat hartuko.
Oporraldi hori urte bakoitzeko abuztuan hartuko da. Funtzionarioak aldi baterako ezintasun-egoeran edo antzeko egoeran egoteagatik hilabete horretan hartu ez diren oporrak etenik gabe hartuko dira egoera hori amaitu eta berehala, dagozkion egunetan. Nolanahi ere, oporrak hartzeko eskubidea baliatzeko abuztuko opor-egunak zenbatu behar ziren egunetik gehienez ere 18 hilabeteko epea izango da. 18 hilabete igaro ondoren, eskubide hori bertan behera geratuko da.