Biharko mahaian lanpostuen zerrendaren aldaketa landuko dugu

70



Maiatzak 16rako deituta dagoen mahai negoziatzailerako deialdia jaso genuen lan hitzarmenaren negoziazioa lantzeko baina atzeratu dute eta biharkoan datorren ikasturteko lanpostuen zerrendaren aldaketa izango da aztergai.

LABetik jarraipen zorrotza egingo diogu honi, azaroan sinatutako akordioa garatzeko momentua heldu baita.

Ekoizpen gorabeherengatiko kontratuaren irupena gehienez 10 hilabetekoa izango da eta lanpostuen zerrendan sartuko diren egiturazko plazak sortzeko prozedura sinatu genuen.

  • Langileen plantilla urtero erregularizatuko du administrazioak.
  • Ekoizpenaren beharrengatik kontratua egin den ikastetxe batean, hurrengo ikasturterako behar
  • hori mantenduko dela aurreikusten baldin bada, lanpostu hori egiturazkoa dela onartuko da eta LPZn agertuko da.
  • 2021-22, 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan 20 ordu edo ordu gehiagoko ekoizpenaren beharrengatik kontratuak izan dituzten ikastetxeetan, egiturazko lanpostuak sortuko dira 2024-25 ikasturtean.
  • Aldi baterako langileek elkarren segidako hiru ikasturtetan betetako lanpostu hutsak lan eskaintza publikoetan deituko dira. behin behin behinekotasun tasa gehienez %5ekoa izango da.


Azaroko akordio hauekin batera ekainean LABek sinatutako akordio laboralaren edukiak mahaira ekartzen hasi ziren. Orain Lan hitzarmenaren proposamenaren zain gaude. Lan hitzarmenaren negoziazioak garrantzi handia du eta gure lan baldintzen egoera aldatu nahi badugu.

Kolektibo feminizatu eta lan baldintza prekarioenetan ari diren sukalde eta garbiketako langileen lanaren balio politiko, sozial eta ekonomikoaren aitortza jasoko duen proposamena landuko dugu.

Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.