44. artikulua
Ikasketa arautuak egiten ari diren langileek zentro ofizialetako edo homologatuetako azterketetara joateko baimen eskubidea izango dute. Egutegiko egun bat emango zaie azterketa bakoitzeko –bai deialdi arruntetan, bai ohiz kanpoko deialdietan–, baina egiaztagiria aurkeztu behar dute. Azterketa lekua azterketa egiten duenaren ohiko egoitzatik 150 km baino urrunago baldin badago, baimen hori bi egun naturalekoa izango da, hauetako bat azterketa eguna izango delarik. Baimen hau ordaindua da.