Azken Berriak: Zerbitzu eginkizunak eta urte sabatikoa

52

1.- Zerbitzu-eginkizunak. Osasun-arrazoiak.

▪️Behin betiko ebazpena argitaratu da.

▪️Zerbitzu-eginkizunen eskabidea ukatu zaien pertsonek horren arrazoia ikusi ahal izango dute, eta, ezezko txostena bada, zergatia ere bai.

▪️Uko egiteak Hezigunean aurkeztutako eskaera berean sartuz aurkeztu ahal izango dira. Ebazpenean adierazitako epean uko egiten ez bada, osasun arrazoiengatik emandako zerbitzu-eginkizunaren alde egiten duela ulertuko da, eta, ondorioz, 2026-27 ikasturterako behin betiko plazaren gaineko eskubidea galtzen da, zeina 26-27 ikasturte-hasierako esleipenetan eskainiko baita.

▪️ Gehiago jakiteko: Hemen



2.- Bitarteko funtzionarioak (ordezkoak). Urte sabatikoa.

▪️Ikasturte osoko plaza bat betetzen ari diren bitarteko funtzionarioentzat partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa) baliatzeko eskaera egiteko epea ikasturte bakoitzeko abuztuaren 1etik irailaren 31ra bitartean.

▪️Eskabidea HEZIGUNEA atariaren bidez egin beharko da horretarako prestatu den inprimakia betez.

▪️Gehiago jakiteko: Hemen