Azken Berriak: Gai ezberdinak

26

1.- Irakasleen konpetentzia digitala.

▪️Behin-behineko ebazpena argitaratu da. Hamar egun balioduneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko. Behin betiko ebazpenaren bidez jakingo da erreklamazio horiek onartu edo ezeztatu diren.

▪️ Gehiago jakiteko: HEMEN


2.- EPE 2025 bigarren hezkuntza.

▪️Behin betiko zerrendak argitaratu dira. Agiriak entregatu eta errekurtsoak aurkezteko hezigunea ataritik egingo da.

Hautatutako pertsonek dokumentazioa aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 19tik uztailaren 8ra, biak barne.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 19tik uztailaren 20ra, biak barne,

▪️Gehiago jakiteko: HEMEN


3.- EPE 2022 merezimendu-lehiaketa.

▪️Hautatuak karrerako funtzionario izendatzen dituen agindua argitaratu da.

▪️Gehiago jakiteko: HEMEN


4.- IRALE 2026-2027. Irakastordu barneko ikastaroak.

▪️Sarbide-probarako onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratu dira.

▪️Gehiago jakiteko: HEMEN