Arduraz jokatzeko eskatzen diogu Haurreskolak Partzuergoko gerentziari

320

Azken asteetan Haurreskolak Partzuergoko langileak erakusten ari diren lanarekiko ardura berdinarekin jokatzeko eskatzen dio LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoko gerentziari.

Partzuergoko gerentziari. Haurreskolak Partzuergoak ordezkapenak kudeatzeko jarraibide berria martxan jarri zuenetik egoera ez da hoberuntz jo Beraz, LABek orduan egin zituen eskaerak berresten ditu oraingoan ere:

– Haurreskoletan eta kudeaketan dauden langileen beharrak eta ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea.

– Egunean bertan betetzeko diren ordezkapenak 9:30ak baino lehen egitea.

– Haurreskolak Partzuergoko langileen ordezkapenak kudeatzeko ordezkagunea lehenbailehen martxan jartzea.

– Haurreskoletan eta kudeaketako arloan behar besteko hornikuntza material eta pertsonala jartzea.