Lan erreforma honi ez!

365

Datorren otsailaren 3an lan-erreforma bozkatuko da Espainiar estatuko kongresuan. Espainiako Gobernuak ez du bere hitza bete eta ez du 2012an Alderdi Popularrak aldebakarrez inposatutako lan erreforma indargabetuko; ez dio lan erreformaren elementu kaltegarrienei buelta emango.
Bereziki bi elementuk kezkatzen gaituzte: Batetik, negoziazio kolektiboak estatuko marko inposatzailea mantzentzen da. Euskal Herriko langileen lan-baldintzak Euskal Herrian negoziatu nahi ditugu, inongo kanpo injerentziarik gabe! Bestetik, langileen kaleratze erraz eta merkeak ez dituzte bertan behera utzi.
Egoera hau salatzeko eta bozkaketa baldintzatzeko asmoz, Euskal Herriko hiriburu eta lan-zentroetan hurrengo mobilizazioak antolatu ditugu:

  • Igande honetan, urtarrilaren 30ean, 12:00tan manifestazioak egingo ditugu:
    • Gasteiz: Bilbo plaza.
    • Bilbo: Moyua.
    • Donostia: Alderdi Eder.
    • Iruñea: Autobus geltoki zaharra.
  • Asteazkenean, otsailaren 2an, lan erreformaren bozketaren bezperan, elkarretaratzeak eskolen aurrean. Kartelekin elkarretaratu eta argazkiak ateratzera animatzen zaituztegu!
    Lan-erreforma gelditzeko garaiz gaude! Orain da momentua!
    HEMENGO LAN HITZARMENEN ALDE, KALERATZE ERRAZ ETA MERKEAK SAIHESTEKO,
    LAN ERREFORMA HONI EZ!