EAEko hezitzaileen ordezkapenen desfasea salatzeko elkarretaratzera deitzen dugu

66

EAEn Hezitzaileen ordezkapenekin ematen ari den desfasea salatzeko hurrengo asteartean kontzentrazio bat egitera deitzen dugu LABetik.

Etxean, lanerako deiaren zain zaudeten hezitzaile ordezkoek orain daukazue aukera haserrea elkarrekin adierazteko. Nahikoa da! esateko momentua iritsi da.

📆 Otsailaren 1a asteartea

🕚 Goizeko 11:00etan

🌐 Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren atarian (Gran Vía, 85)

INKLUSIOA KOLOKAN, ORDEZKO BARIK EZIN DA LANIK EGIN!

OHARRA: Datorren egunetan iragarriko ditugu eskoletako mobilizazioak.