Aldi baterako irakasle-ikartzaileek seiurtekoak jaso ahal izateko eskubidea aldarrikatu dugu EHUn

237

Berriz ere Aldi baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileek pairatzen duten diskriminazioa amaitu eta egiten duten ikerketagatik dagozkien seiurtekoak jaso ditzaten aldarrikatu dugu UPV/EHUko Errektoretzaren aurrean. Izan ere, hurrengo hilabetean aterako da Ikerketa Seiurtekoak eskatzeko deialdia, eta Estatuko beste unibertsitateetan egiten den bezala, UPV/EHUk eta Unibasq-ek aldi-baterako kontratua duten irakasle-ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko tresna nahikoak nahi ditu, horretarako borondate politikorik balute. Aurreko deialdietan, behin eta berriro eskatu diegu bai errektoretzari zein Unibasq agentziari diskriminazioarekin amai dezaten eta langile guztien eskubidea onar dezan.