Ordezkoak

  • Zerrendetan izena ematea. Zerrendak ez daude beti irekiak. Zerrendetan sartzeko honako bide hauek ditugu:

· Zuk ikasitako espezialitatea bada, oposizioetara aurkeztu eta puntuazioan 0 baino altuagoko puntuazioa ateratzea. (Adibidez, Lehen Hezkuntzako ikasketekin Lehen Hezkuntza orokorreko oposizioetara aurkeztu).

· Beste espezialitate batean bada, oposizioetara aurkeztu eta hauek gainditu beharko dita zerrendetan sartu ahal izateko. (Adibidez, Lehen Hezkuntzako ikasketekin PT oposizioak egin).

· Ostegunetan egiten den ez-ohiko deialdietan lanpostu bat lortu eta baldintza guztiak betetzen badira kontratua bukatzean zerrendetan mantenduko zara.

· Zerrenden ez-ohiko irekierak. Ez dago horretarako maiztasunik, beharren arabera zerrenden irekiera egoten da.

  • Birmaremazioa. Ez da birmaremazioarik egiten, zerrendak oposizioekin lotuta daude.
  • LET. Irakasleen aldi baterako kontratazioa: Lanpostuen esleipen telematikoa.

37/2020 Foru Agindua

· Norentzat? Hezkuntza Departamentuko aldi baterako kontratazio zerrendetan dauden izangaientzat.

· Nola? Telematikoki hemen

· Noiz? Ikasturtehasieran eta ikasturtean zehar astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan.

· Ohiko galderak:

  • Zer behar dut parte hartu ahal izateko?

· Deialdia argitaratzen den unean, deialdiko eskaintzetako zerrendetakoren batean edo kideko zerrendetan egon beharko duzu, libre. Zerrenden egoera kontsultatzeko hemen sakatu.

· Erabiltzaile ziurtagiri bat beharko duzu (NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala) edo Estatuko Administrazio Orokorreko Cl@ve egiaztagiria edo EDUCAko erabiltzailea. Parte hartzeko beharrezkoa den kredentzialetako bat aurretik prest daukazun jakin nahi baduzu, kredentzialak probatzeko web-orrian sartu.

  • Nola jakin deitua izan naizen? Behin deialdia argitaratu dela, “Izangaiak” erlaitzean kontsultatu dezakezu nortzuk izan diren deituak.
  • Deitua izan naiz eta ezin dut parte hartu. Deitua izan bazara eta identifikatzerakoan errorea ateratzen bada, adieraziz ezin duzula deialdian parte hartu, jar zaitez harremanetan Hezkuntza Departamentuarekin: 848426520 o contratoseducacion@navarra.es
  • Nahitaez hartu behar dut parte? Nahitaezko parte-hartze motarekin deituak izan diren pertsonek nahitaez hartu behar dute parte lanpostu guztietan, salbu eta borondatezko eskaerakoan (37/2020 Foru Aginduaren 16.2 artikulua). Nahitaezko lanpostu bat ez eskatzeak, irakasle zerrenda guztietan “ez-libre” egoerara pasatzea esan nahi du. Irakasle lanpostu bat lortzeko, nahi diren plaza guztiak aukeratzea eta lehentasunaren arabera ordenatzea gomendatzen da, nahitaez parte hartu behar duten eskaintza guztiak barne.
  • Zer gertatzen da nahitaezko parte-hartzea badut eta ez badut parte hartzen? Norbait nahitaezko parte-hartze motan deitua bada zerrenda batean eta deialdia ebazterakoan nahitaezko eskaintzak gelditzen badira bete gabe edo, zerrendan ondoren dauden beste batzuek hautatu dituzten nahitaezko eskaintzak badaude, pertsona hori zerrenda guztietan ez-libre egoerara pasatuko da.
  • Nola egin dezaket zerrendetan libre egoera izateko? Eskabide orokor bat aurkeztuz Nafarroako Gobernuko Erregistrorako zeinahi bulegotan edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Eskabide horretan zerrenda guztietan libre egoerara pasatzeko eskatu behar da. Izapide hau ikasturtean behin baino ezin izanen da egin.
  • Aurkeztutako eskaera bat baliogabetu daiteke? Deialdiaren parte hartzeko epea irekita badago, deialdi horretan aurkeztutako eskaera baliogatebu daiteke. Oroitu ezen, baliogabetuz gero, ez dela kontuan hartuko deialdia ebazterakoan. Aurkeztutako eskaerak soilik baliogabetu daitezke. Horretarako, sakatu aurkeztutako eskaeraren gainean eta goiko partean “Eskaera baliogabetu” botoia agertuko da.
  • Zer desberdintasun dago behin-behineko ebazpen baten eta behin betiko ebazpen baten artean?
    • Behin-behineko ebazpena: aldaketak izan ditzake esleipenetan eta “ez-libre” egoeretan. Ez dira jakinarazpenak igortzen, ez posta elektronikoaren bidez ez sms bidez.
    • Behin betiko ebazpena: emaitza irmoa da eta jakinarazpenak igortzen dira posta elektronikoaren bidez eta sms bidez.
  • Nola jakin dezaket lanpostu bat esleitu ote didaten? Ebatzitako deialdietako “Esleipenak” erlaitza kontsultatu behar da. Hezkuntza Departamentuak modu ez loteslean jakinaraziko die esleipendunei sms edo mezu elektroniko bidez aurkezturiko eskabidean jakinarazitako telefono mugikorreko zenbakian edo helbide elektronikoan.
  • Zer egin behar dut eskaintza bat esleitzen didatenean? Harremanetan jarri behar duzu ikastetxearekin ahalik eta arinen eta kontratuaren hasierako egunean berean aurkeztu (ez aurretik), ikastetxean adierazten dizuten orduan.

Aurrez Hezkuntza Departamentuarendako lan egindakoa bazara, ez duzu dokumentazio gehiago aurkeztu behar kontratua egiteko.

Lehen aldia bada Hezkuntza Departamentuarendako lan egiten duzuna, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzu albait arinen, helbide elektroniko honen bidez: contratoseducacion@navarra.es

Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako: Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelania/euskara).

Inprimaki hori behar bezala beteta aurkeztu beharko da, ahal dela telematikoki, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan, eta Hezkuntza Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera zuzenduta.

Informazio oharra aseguruen polizari buruz.

  • Noiz eta non sinatuko dut kontratua? Kontratua prest dagoenean, abisua jasoko duzu SMS eta posta elektroniko bidez. Elektronikoki sinatu dezakezu Giza baliabideen dokumentuak sinatzea webgunean. Sinadura elektronikorik ez baduzu, zure ikastetxeari dagokion egoitzan presentzialki sinatzeko jarraibideak kontsultatu.
  • Uko egin diezaioket eskaintza bati behin esleitua izan eta gero? Esleituriko eskaintza bati uko egiteak irakasle zerrendetatik bazter gelditzea dakar (37/2020 Foru Aginduaren 17.2 artikulua).
  • Non ikus ditzaket nire eskaerak? Deialdi baten parte-hartze aldian, deialdi horretan egindako eskaerak kontsultatu (eta deskargatu) ahal izanen dituzu. Behin parte-hartze aldia bukatutakoan, eskabide guztien historikoa kontsultatu ahal izanen duzu zure herritarren karpetan edo Nafarroako Gobernuko erregistro elektroniko orokorrean (azken honetatik ere deskargatzeko aukera izanen duzu).
  • Aldatzen ahal dut jada aurkeztu dudan eskaera bat? Ez dago aldatzerik jada aurkeztu den eskaera bat, baina eskaera kopia daiteke. Eskaera kopiatzean zirriborro bat sortzen da, eta hori aldatu eta aurkeztu daiteke aurretik aurkeztutako eskaera deuseztatuz.