AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEKUALDATZE LEHIAKETA NAFARROAN
1- NORK PARTE HARTU DEZAKE:
Karrerako eta praktiketako funtzionarioak, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidego hauetakoak:
- Maisu-maistrak
- Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleak
- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
- Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak
- Hizkuntza eskola ofizialetako katedradun eta irakasleak
- Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko katedradunak, irakasleak eta maisu-maistrak
2- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
2.1- PARTE HARTZEKO ESKABIDEA:
Irakasle funtzionario guztiek telematikoki aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidea, orri honetan horretarako prestatuko den botoiaren bidez.
2.2- MEREZIMENDUAK AURKEZTEA:
Gainera, baremazioa egiteko merezimenduak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu nahi duten irakasle funtzionarioek telematikoki aurkeztu beharko dute, parte hartzeko eskabidea aurkeztu ondoren, orri honetan bertan gaitutako botoiaren bidez. Horretarako, irakasle funtzionarioek honako hauek erantsi beharko dituzte:
- Merezimenduak egiaztatzeko agirien kopia eskaneatuak. “Parte-hartzaileak aurkeztu behar duen dokumentazioa” artxiboan, parte-hartzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta Hezkuntza Departamentuak ofizioz eman beharreko dokumentazioa zehazten daCopias escaneadas de la documentación justificativa de los méritos.
Merezimenduak behar bezala aurkezteko, kontsultatu “Merezimenduak aurkezteko gida”
Argitalpenen jatorrizko aleak aurrez aurre aurkeztuko dira erregistro bidez.
Puntuazioa berrestea:
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak deitutako 2024/2025 Estatuko lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuten funtzionarioei berretsi egingo zaie atal guztien puntuazioa (ofizioz baloratzen direnena izan ezik).
Kasu horretan, 2024ko azaroaren 26tik aurrerako merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, 2024/2025 Estatuko lekualdatze-lehiaketako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrerakoak (ofizioz aurkezten direnak izan ezik).
- 2024/2025 Estatuko lekualdatze-lehiaketan parte hartu ez eta aurreko lekualdatze-lehiaketetan parte hartu zuten funtzionarioei 6.1 Argitalpenak azpiataleko puntuazioa bakarrik berretsiko zaie.
Kasu horretan, gainerako atalei dagozkien merezimendu guztiak aurkeztu beharko dituzte (ofizioz aurkezten direnak izan ezik), baita parte hartu zuen azken lekualdatze-lehiaketaren deialdirako eskabideak aurkezteko epea amaitu ondorengo “Argitalpenak” 6.1 azpiataleko merezimenduak ere (aplikazio telematikoak data horren berri emango die parte-hartzaileei).
- Puntuazioa berresten ez duten funtzionarioek merezimendu guztiak aurkeztu beharko dituzte (ofizioz aurkezten direnak izan ezik).
3- EGINDAKO ZERBITZUAK KONTSULTATZEA:
Hezkuntza Departamentuak ofizioz barematuko ditu zerbitzu-orrian jasota dauden zerbitzuak, funtzionario gisa nahiz aldi baterako administrazio-kontratudun gisa egindakoak. Esteka honetan kontsulta daitezke:
4- PRESTAKUNTZA ERREGISTROA KONTSULTATZEA:
Esteka honen bidez, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza Erregistroan agertzen diren merezimenduak kontsulta ditzakezu. Merezimendu horiek ofizioz barematuko ditu Hezkuntza Departamentuak azpiatal hauetan:
Prestakuntza Erregistroa kontsultatzea
5- ARAUDIA
5.1- LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN DEIALDIA
- 214/2025 Ebazpena, autonomia erkidego mailako lekualdatze-lehiaketaren deialdia egiten duena (214. NAO, urriaren 27koa)
5.2- MAISU-MAISTRAK. ZONIFIKAZIOA, LANPOSTU-HUTSAK, LANPOSTU EZABATZEA ETA LANPOSTU IBILTARIEI ATXIKITZEA
- 216/2025 Ebazpena, ikastetxeen zonifikazioari, lanpostu hutsei, lanpostuak kentzea eskatzeko prozedurari eta lanpostu ibiltariei atxikitzeari buruzkoa (214. NAO, urriaren 27koa).
I. Eranskina:Zonifikazioa
II. Eranskina: Behin-behineko lanpostu hutsak:Haur eta Lehen Hezkuntza,DBHko ikastetxeak,Lanpostu bereziak eta beste lanpostu eta programa batzuk
III. Eraskina:Lanpostua kentzeko eskaera
IV. Eranskina:Lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaera
Lanpostuak kentzea edo lanpostu ibiltariei atxikitzea eskatzeko epea: urriaren 28tik azaroaren 3ra, biak barne.
5.3- GAINERAKO IRAKASTZUNTZAKO KIDEGOAK. ZONIFIKAZIOA, LANPOSTU-HUTSAK ETA LANPOSTU EZABATZEA
- 215/2025 Ebazpena, ikastetxeen zonifikazioari, lanpostu hutsei eta lanpostuak kentzea eskatzeko prozedurari buruzkoa (214. NAO, urriaren 27koa).
I. Eranskina:Zonifikazioa
II. eranskinetik V. eranskinera:Behin-behineko lanpostu hutsak
VI. Eranskina:Lanpostuak kentzeko eskaera
Lanpostuak kentzeko eskatzeko epea: urriaren 28tik azaroaren 3ra, biak barne.