Gurasotasuna

· 11/2009 Foru Dekretua. 10., 10.bis, 11. eta 12. artikuluak.

  • 10.bis artikulua:Haurdunaldiagatiko lizentzia ordaindua

Haurdun dauden emakumezko funtzionarioek lizentzia ordaindua hartzeko eskubidea izanen dute 37. asteko lehenengo egunetik erditze-egunera arte. Haurdunaldi anizkoitzaren kasuan, 35. asteko lehenengo egunean hasten ahalko da.

* Aurkeztu beharreko paperak: Baimen eskaerarekin batera, haurdunaldiaren 37. edo 35. astea hasia dela ziurtatzeko mediku txostena..

* Aurretik baja beharrezkoa balitz bi aukera daude:

· Gizarte Segurantzatik: Zure mediku orokorrak baja ematen badizu, egoera honetan Gizarte Segurantzatik ordainduko dizute baja. Noizbehinka baja berrikusi behar izaten da.

· Mutuatik: Lanpostuan arriskuak daudenean haurdunaldirako. Landabengo poligonoa C/ E y F. 31012 Iruña. 848 42 89 48.

  • 10. artikulua: Lizentzia ordaindua, erditzeagatik

17 asteko lizentzia ordaindua. Horietatik lehenengo 6ak, erditzearen ondoz ondokoak, nahitaez eta etengabe hartzekoak izanen dira.

Nahitaezko lehen sei asteak pasatu eta gero, 2 gurasoek lan egiten badute, lizentzia hau gurasoek nahi duten moduan hartzen ahal da, betiere erditu eta geroko nahitaezko atsedena amaitzen denetik seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte. Lizentzia etenak eginez hartuko bada, aldi bakoitzean aste osoak hartu behar dira, eta hartzen den aldi bakoitzerako, beharrezkoa izanen da 15 egun aurretik abisatzea.

* 17. astea Nafar Gobernuaren kontu da, beraz, azken hau disfrutatu ahal izateko kontratupean egon beharra dago.

* 2 astez luzatuko da (bana guraso bakoitzarentzat) haurrak desgaitasunik badu, edota aldi berean ume bat baino gehiago erditzean, bigarrenetik aurrera ere bai.

* Ama zenduz gero, beste gurasoak eskubidea izanen du lizentzia osoa edo hartzeke dagoen zatia hartzeko.

* Garaia baino lehen erdituz gero edo beste edozein arrazoi dela medio jaioberriak jaio ondoren ospitalean egon behar badu, lizentzia jaioberriak alta hartu arte luzatuko da. Gehienez 13 astez.

* Haurra zenduz gero, lizentzialdia ez da murriztuko, salbu eta erditu eta gero nahitaez hartu beharreko 6 asteko atsedenaren ondoren, lanpostura itzultzea eskatzen bada.

* 6 asteko nahitaezko atsedenaldia amaituta, prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko da.

  • Ordezkoen kasuan: Nahitaezko zatia bukatu ondoren, alta egoeran jari daiteke eta kontratu berri bat izendatzean, gurasotasun baimenarekin jarraitu ahalko du. Beti ere 15 eguneko epeaz abisatuta.

* Aurkeztu beharreko paperak: Amatasun bajaren partea, edo haurdunaldiak 180 egun gainditu dituela justifikatzen duen txostena. Denbora zatiko lizentzia hartu nahi eta Gizarte Segurantzako Erregimenean kotizatzen duten pertsonek Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalean agertu beharko dute, bertan “Langile-enpresen arteko hitzarmena” delako dokumentua sinatzeko. Baimena modu etenean eskatzen bada, beste gurasoak lan egiten duela frogatzeko ziurtagiria.

  • 11. artikulua:Lizentzia ordaindua adopzioarengatik, adoptatzeko zaintzarengatik edo harreragatik

17 asteko lizentzia ordaindua. Horietatik lehenengo 6ak nahitaez, lanaldi osoz eta etenik gabe hartu beharko dira adopzioa eratzen duen epailearen ebazpenaren ondoren, edo adoptatzeko zaintza edo harrera baiesten duen erabaki administratiboaren ondoren.

Bi gurasoek lan egiten badute eta atsedeneko nahitaezko lehen sei asteak pasatu eta gero, lizentzia hau etenak eginez egiten ahalko da, betiere aldi honen barruan: gertaera eragile eta geroko nahitaezko atsedena amaitzen denetik seme-alabak hamabi hilabete betetzen dituen arte. Lizentzia etenak eginez hartuko bada, aldi bakoitzean aste osoak hartu behar dira, eta hartzen den aldi bakoitzerako, beharrezkoa izanen da 15 egun aurretik abisatzea.

* 2 astez luzatuko da (bana guraso bakoitzarentzat), adoptaturiko edo harreran harturiko haurrak desgaitasunik badu, eta, ume bat baino gehiagoko adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren edo harreran, bigarrenetik aurrera ere bai.

* Adingabe berak ez du sortuko lizentzia honek arautzen duen aldi bat baino gehiago hartzeko eskubiderik.

* Nazioarteko adopzio edo harrera kasuetan, gurasoek adopzioan hartuko duten haurraren jatorrizko herrialdera joan beharra dutenean, aurreko paragrafoetako kasu bakoitzerako aurreikusitako lizentzia epaileak adopzioari buruz emaniko ebazpena eman edo administrazioak edo epaileak harrerari buruz harturiko erabakia baino lau aste lehenagotik ere hartzen ahal izanen da. Horrez gain, halako kasuetan bi hilabete bitarteko baimen bat hartzeko eskubidea izanen da, aldi horretan oinarrizko ordainsariak soilik jasoko direlarik.

* Aldi baterako harrerak gutxienez ere urtebete iraunen du.

* 6 asteko nahitaezko atsedenaldia amaitu eta gero, Administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko da.

* Aurkeztu beharreko paperak: Adopzioaren edo harreraren egiaztagiriak eta, aldez aurreko baimenaren kasuan, joan-etorrien agiriak. Denbora zatiko lizentzia hartu nahi eta Gizarte Segurantzako Erregimenean kotizatzen duten pertsonek Hezkuntza Departamentuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalean agertu beharko dute, bertan “Langile-enpresen arteko hitzarmena” delako dokumentua sinatzeko. Baimena modu etenean eskatzen bada, beste gurasoak lan egiten duela frogatzeko ziurtagiria.

  • 12. artikulua:Erditze, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia soldataduna lanaldi partzialean hartzea.

Aurretik aipatutako lizentzia soldatadunak lanaldi partzialez hartu ahalko dira honakoak betetzen badira:

· Aldez aurretik eskatuta.

· Ordezkoa izatea.

· Lanaldi partziala jardunaren ½ izatea. Murrizketa lanaldiaren lehen edo azken orduetan eman beharko da.

· Etenik gabekoa, bukatu arte luzatuko da.