Irakasle funtzionarioen eremuan, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezartzen dituen maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuak indarrean dirauen bitartean, bi baimen jarraian kateatzen ahalko dira, ikasturte osoko baimena hartzeko aukera eman dezan, eta %50 kobratuko da 2 urtean, baldin eta eskatzaileak hala jasotzen badu eskabidean.
Urte sabatikoa edo neurri batean ordaindutako baimena:
Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du enplegua banatzeko baimena indargabetuz gero Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helarazteko erregulatu egin behar duela irakasleentzako urte sabatikorako edota partzialki ordaindutako baimena hartzeko, honako kondizio hauetan:
Neurriak bost ikasturte jarraitu hartuko ditu eta lehendabiziko lauetan lanaldi osoko zerbitzua eginen da, eta ordainsarien %84 jasoko; bosgarren ikasturtean, aldiz, ez da zerbitzurik emanen eta portzentaje bereko ordainsari partziala jasoko da.