1. HAURDUNALDI BAJAK LAN ARRISKUAREKIN
- Lakuako prebentzio zerbitzura deitu (945018411) eta kasua azaldu. Haurdunaldiaren eta lanaren inguruko informazioa eskatu dute eta mutuara bideratuko zaituzte. Mutuak jarraipena egin ahal izateko, ALTA egoeran egon behar da. Prebentzio zerbitzuak langilearen lan egoerarekin txosten bat idatziko du eta mutuara bidaliko dute.
- Mediku orokorrari haurdunaldiaren informazioa bilduko duen txostena eskatu eta mutuara eraman.
MUTUAK BAIETZ BADIO: mutuatik jasoko da soldataren %100a, puntuak ere %100ean jasoko ditugularik. Erditu ondoren, delegazioan jakinarazi eta soldata berriz ere handik kobratzen hasten gara. Tartean oporrak tokatuz gero, mutuak hauek berreskuratzeko aukera ematen digu.
MUTUAK EZETZ BADIO:
- Mutuara joan eta erreklamazio orri bat bete gertatutakoarekin. Bertan idatzi behar duzu bertara joan zarela eta azaldu behar duzu nolako lan baldintzak dituzun. Eta amaitzeko adierazi mutuak ez dizula onartu lan arriskuengatiko baja. Langileak bertan egon denaren konstantzia utzi behar du.
- Mediku orokorrera joan eta txosten bat egiteko eskatu: lanak haurdunaldian arriskuak eragiten dizkizula argi uzteko eskatu, hau da, argi geratu behar da gertatzen zaizuna lanak eragindako dela, eta ez zure osasunarengatik.
- Gizarte segurantzan kontingentzia aldaketa egiteko papera eskatu behar duzu. Bertan kontingentzia komunetik laboralera aldaketa egin behar duzu. Paper horretan, 3. puntuan, alegazioak daude eta bertan gehigarri bezala ondorengo dokumentuak atxikitu behar dituzu (mediku orokorraren txostena, mediku orokorrak emandako bajak haurdunaldian eta enpresaren txostena lanpostuaren ebaluazioarekin. Hilabete batean gutxi gora behera erantzuna jasoko da.
Hezkuntzako web-gunean informazio osagarria dago.
2. ERDITZE OSTEAN JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK
- Epaitegira joan ospitalean ematen diguten jaiotza agiriarekin, familia liburuarekin eta gurasoen errolda agiriarekin. Epea: Haurra jaio eta 24 ordu pasatzen direnetik 8 egunera (gaur egun ospitale batzuek bideratzen dute tramitazio guztia).
- Amatasun baja eskatu: Gizarte Segurantzan entregatu eskatzaileak berak eta bai enpresak bete beharreko inprimaki ofiziala, gaixotasun bajaren alta, Familia Liburuaren originala eta kopia, Jaiotza agiriaren originala eta kopia, Nortasun Agiriaren originala eta kopia. Epea: haurra jaiotzen denetik 20 egun.
- Haurraren osasun txartel indibiduala eskatu: Udaletxean eskatu behar da haurraren erroldatze agiria. Ondoren, Gizarte Segurantzan gurasoetako baten aseguruan sartu behar da haurra. Horretarako, A1 eta P1 inprimaki eguneratuak emango dizkigute betetzeko. Ama eta aitaren Nortasun Agiriaren edo Familia liburuaren fotokopia atera eta guztia tokian tokiko anbulategian entregatu behar da. Epea: ez dago eperik baina ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.
- Dirulaguntzak bideratu.
3. EDOSKITZEA
- Baimen indibiduala da, guraso bakoitzaren eskubidea eta transferiezina. Baimenaldi osoa amaitutakoan hartu beharko da, nahi den modura:
- Lantokitik ordu bete alde egitea, bi zatitan banatzeko aukerarekin.
- Pilatzeko aukera. Kasu honetan, laneguneko 6 ordu kontatzen dira (24 egun gutxi gora behera). Jardun erdiaren kasuan, 48 egun eta herenaren kasuan, 72 egun metatzen dira (gutxi gora behera). Lurralde ordezkaritzan egiten dute kalkulu zehatza.
- Pilaketa hautatuz gero, urte horretan eszedentzia eskatzeko aukera galduko lirateke.
- Langile kudeaketarako zuzendariak emandako eskabide orria bete behar du.
4. SEME-ALABAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA
- Edozein unetan eskatu ahalko da adingabeak 3 urte bete arte.
- Lanpostua gordetzen da.
- Egoera horretan igarotzen den denbora antzinatasunerako zein jubilaziorako konputagarria da.
- Gurasoak, biak lanean dabiltzanean, bietako bat bakarrik baliatu ahal izango da eskubide horretaz.
- Egoera horretan gauden bitartean ezin da ordaindutako lan kontraturik izan.
5. ZERBITZUAK ALDI BATERAKO ETETEA (Ordezkoentzako)
- Seme-alaba adingabea zaintzeko. Edozein unetan eskatu ahalko da, adingabeak 3 urte bete arte eskainitako ordezkapenari uko egiteko aukera. Aldi baterako lan-etetearen egoera hauetan sartu direnek egoera horretan egongo ez bailiren deituak izateko eskubidea izaten jarraituko dute eta ordezkapenak egiteko eskaintzen zaien aldia emandako zerbitzu-denboratzat konputatuko zaie.
- Egoera horretan ematen den denbora ez da kontutan hartzen antzinatasunerako ezta Gizarte Segurantzarako.
- Kontuan hartuko da denbora hau barematzeko.
- Onuradunak gutxienez 20 egun lehenago adierazi behar du idatziz libre egoerara bueltatzen dela, adingabeak 3 urte betetzen dituenean edo berak etetea erabakitzen duenean.
- Gurasoetako batek bakarrik eskatu ahalko du.
- Eskabide orria bete behar da eta Lurralde Ordezkaritzan entregatu.
ADI!!! Kasuan kasu komenigarria izan daiteke norberaren eginkizunetarako baimena erabiltzea.
Zerbitzuak aldi baterako etetea eta norberaren eginkizunetarako baimenaren arteko aldeak dituzu hurrengo taulan:
ZERBITZUAK ALDI BATERAKO ETETEA | NORBERAREN EGINKIZUNETARAKO BAIMENA |
Umeak 3 urte bete arte. | 3 hilabeteko iraupena etenaldiekin bi urtetan zehar. Ezin izango da eskatu jardunean hasi edo lanera itzuli eta urtebete igaro arte. Baimena hartzeko eskubidea daukan aldi baterako langileak gutxienez urtebeteko zerbitzualdi pilatua izan beharko du administrazioan, eta indarrean dagoen ikasturtean gutxienez 6 hilabete izan beharko ditu pilatuta. Horretarako, ikasturte baterako egiten den kontratua izanez gero, bigarren baldintza betetzen dela ulertuko da. |
Ezin da edoskitzea metatu. Aurrez esan behar da. | Edoskitzea metatu daiteke betiere baimen egunak kenduz. Aurrez esan behar da. |
Ez da kotizatzean. | Kotizatzen da. Ez ditu opor egunak sortzen. |
Puntuatzen da. | Puntuatzen da. |
6. LANALDI ARRUNTA MURRIZTEKO BAIMENA
Langileak lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du bere ardurapean hamabi urtetik beherako adingabekoren bat badu. Lanegunaren herenekoa izango da gutxienez edo erdikoa gehienez, lansarian dagokion beherapenarekin.
Eskabide orria bete behar da eta Tramitagunearen bidez entregatu.
Hezkuntzako web-gunean eskaera orriak dituzue.