KE eta AICE-IZEA patronalek akordio batera heltzeko aukera galdu dute

242

Gaur KE eta AICE-IZEA Patronalek aurreko proposamenarekin alderatuta aldaketa txiki batzuk ekarri arren, ez dira izan nahikoak akordio batera heltzeko. Egoera honetan, LAB sindikatuak gatazka desblokeatu eta mahaira eduki gehiago ekar ditzaten exijitzen die. LABek intersindikalean deituriko mobilizazio eta grebei eusten diela adierazi nahi du.

Gaurko Gizarte Ekimeneko mahaian Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek LABek aurreko ekainean Hezkuntza sailarekin lortutako ekiparazioaz gain, 2024rako eros-ahalmena bermatzeko eta lan-zamak jaisteko neurri gehigarriak ekartzeko egindako eskaerari muzin egin diote. LABek negoziazioetan aurrera egiteko, mahaian %15etik gorako igoera jasotzea beharrezkoa dela eskatu du.

Bestetik, lan zamak jaisteari begira esfortzu gehigarri bat eta neurri bana eskatzen diegu etapa bakoitzeko, arreta berezia eginez sektore feminizatu eta prekarizatuenen atalean. Haur eta Lehen Hezkuntzan ordu osagarri batzuk gehiago norberaren lanetarako izan behar dira, DBHn ikastoletako lan-hitzarmenean daukaten ordu-lektibo kopurua ekarri beharko lukete mahaira eta Lanbide Heziketan bikoizketak arautzeko prozedura zein konpentsazio ordu gehigarri gehiago behar dira.

Horrekin batera 0-2 urteko hezitzaileen soldata 2 urtekoekin parekatzea jaso behar da.

Halaber, enpleguari eusteko neurriez gain birkokapen prozesua era gardenean jasotzeko bermedun prozedura lan-hitzarmenean jaso behar dela ezinbestekoa dela adierazi diegu.

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileen gatazka desblokeatu eta mahaira eduki gehiago ekartzeko LABek intersindikalean deituriko mobilizazio eta grebei eusten diela adierazi nahi du.

PDF Embedder requires a url attribute