Haurreskolak Partzuegoko Haur Hezitzaileen meritu lehiaketa, Haur Hezitzaile finkoen lekualdatze lehiaketa eta Haur Hezitzaile ordezkogaien baremazio-birbaremazioadei

337

> HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO HAUR-HEZITZAILEEN MERITU-LEHIAKETA

Haurreskolak Partzuergoko prebentzio sailetik haur hezitzaileen meritu-lehiaketan onartuen zerrendan azaltzen diren hautagaiekin harremanetan jartzen ari dira, uztailean zehar mediku azterketa egiteko hitzordua emateko.

Meritu lehiaketaren deialdian ondorengoa zehazten zen:

12.4.– Aukeratutako haur hezitzaileek euren eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala dutela zehazteko, eta bete beharrekoa efizientziaz eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Haurreskolak Partzuergoko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan osasun-azterketa egiteko hitzordua emango zaie. Gaikuntza hori zehazteko, erreferentziatzat hartuko da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren balorazio profesionalerako gida, zeinak zeregin eta eskakizun psikofisikoak definitzen baititu. Azterketa horren emaitza izango da «gai» edo «ez-gai» eta Zuzendaritza Batzordera eramango da.

Hitzorduak soilik EAEko hiriburuetan ematen ari dira eta uztailean egiten ez dutenek abuztuan egin beharko dute. Gogoratu mediku azterketa hau egitea ezinbestekoa dela kontratu finkoa eskuratzeko. Meritu lehiaketan finkotasunik lortzen ez duten Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen kasuan, hurrengo ikasturteari begira borondatezkoa den mediku azterketa eginda gisa jasoko da prebentzio saileko datu basean.

Haurreskolak Partzuergoak merituak ziurtatu ostean oraindik ez digu esan puntuazioaren behin behineko zerrenda noiz argitaratuko den.

> HAUR-HEZITZAILE FINKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Gogoratu, asteazkena, hilak 28, Lekualdatzearen eskabideak eta merituak aurkezteko azken eguna izango dela.

> HAUR-HEZITZAILE ORDEZKOGAIEN BAREMAZIO-BIRBAREMAZIOA

Gogoratu, uztailaren 5ean, behin-betiko zerrenden kontrako helegitea aurkezteko epea bukatuko dela.