PRECOA eta ikasturte bukaerako ordezkapenak

486
  • PRECOA

Atzo, LABetik lan gatazka ebazteko prozedura martxan jartzeko eskatuta, Lan Harremanen Kontseiluko Egoitzan 60 urtetik gorakoen arreta zuzeneko orduen murrizketa ordezkatzeko adiskidetze saioa burutu zen Haurreskolak Partzuergoarekin. Mahai negoziatzailetan denbora daramagu salatzen, 2018ko akordiaren segimendu batzordean LABek enpresarekinsinatu zuen barne akordioaez dela betetzen. Lan Hitzarmenak 52. artikuluan arautzen duen baimenak prestakuntzako 45 minutuak gehituz hereneko ordezkapena ahalbideratzen zuela sinatu genuen. Haurreskolak Partzuergoak askotan 60 urtetik gorako langileen murrizketa ez duenez betetzen, haien eskubideari uko egiten diote lan karga haien lankideen gain ez uzteagatik. Atzo irmoki defendatu genuen gure jarrera eta gainontzeko sindikatuak gure eskaerara batu ziren. Ez genuenez adostasunik lortu enpresarekin, bide judiziala jorratzeko aukera baino ez zaigu geratzen.

  • IKASTURTE AMAIERAKO ORDEZKAPENAK ETA ORDEZKAGUNEA

Azken egunetan, Pertsonal Zerbitzutik hainbat haurreskoletako koordinatzaileei jakinarazi diete haiek eskatutako ordezkapena ez dela beteko lanerako prest dauden ordezkoak topatzeko zailtasunak dituztelako; ordezkoen araudiak ezartzen duen lehentasuna bermatu eta lanerako prest dauden hautagaiak topatzeko telefono dei asko egin behar dituztela argudiatzen dute.

Izan ere, ohiko ordezkapenak eta urtero data hauetan langileok hartzen ditugun txanda egunak eta baimenak ordezkatzeko araznahioak errepikatzen dira.

Haurreskoletan dauden beharrak eraginkortasunez betetzeko, pertsonal-hornikuntza eta ordezkoen egoera eta aukerak hobetzea helburu hartuta, LABek alde bakarrez sinatu zuen ordezkoen araudia negoziatzeko prestutasunari esker, Ordezkagunea martxan jarri ahal izateko arautu beharreko araudia negoziatzea onartu zuen Partzuergoak. Partzuergoak ikasturte honen amaieran martxan jartzeko asmoa adierazi bazuen ere, ikasturtea bukatzen ari da eta hainbat gairekin gertatu den moduan, Ordezkagunearen negoziazioa eta inplementazioa atzeratuta datoz.

Horrez gain, behin-behineko egoera konpontzeko proposamenak egin dizkiogu Partzuergoari azken urteetan, baina ez dituzte ontzat hartu.

Ikasturte bukaeran izan ohi den baimen kopuru handia kudeatzeko zailtasunak kudeaketako langileen lan zama eta haurreskoletako egoeretan eragin zuzena izango duela salatu nahi dugu LAB sindikatutik.