Erretiroa

1. Erretiro orokorra

Honako baldintzak bete beharko dira:

  • Gizarte segurantzan afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egon. Alta pareko egoeratzat joko dira: langabezi prestazioa jasotzen egotea, hitzarmen berezia edukitzea, ezgaitasunaren pareko egoeraren luzapen egoera, edota zaintzagatiko ezedentzian egotea.
  • Legez ezarritako adina edukitzea.
  • Gutxieneko kotizazio epea betea izatea.

2. Errelebo kontratua

%75ean murriztu ahalko du bere jarduna. Errelebistari lanaldi osoko kontratu mugagabea egin beharko zaio.
Lanaldi osoko langileak erretiro partziala hartu ahal izango du honako baldintzak betez gero:

  • Langilea lanaldi osoan kontratatua egon behar du.
  • Aldi berean errelebo kontratu bat egitea.
  • Gutxieneko kotizazioa: 33 urte kotizatuak izatea
  • Aintzinatasuna: gutxienez 6 urte erretiro partzialaren dataren aurrekoak izango dira.
  • Gutxieneko adina edukitzea.

ERRETIRO PARTZIALERA PASATZEKO UNEAK

– Irailaren 1ean: erretiro partziala eskuratzeko baldintzak urtarrilaren 2aren eta irailaren 1aren artean betetzen badira.
– Urtarrialren 1ean: erretiro partziala eskuratzeko baldintzak irailaren 2aren eta urtarrilaren 1aren artean betetzen badira.

3. Borondatezko erretiroa

Erretiroa hartzeko, tokatzen den adina baino askoz jota 2 urte lehenago hartu daiteke.
Honako baldintzak dituzten langileak:

  • Gizarte segurantzaren edozein erregimenean egotea.
  • Altan edo altaren pareko egoeran.
  • Kotizazio aldi minimoa: 35 urte.
  • Kotizatutako 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon behar dira.

4. Nahitaezko erretiroa

Erretiroa hartzeko, tokatzen den adina baino 4 urte lehenago,askoz jota, gauzatu daiteke. Laneko etena ERE baten ondorioz sortzen bada*.
Honako baldintzak bete behar dira:

  • Enplegu bulegoan, enplegu-eskatzaile giza izena emanda egotea erretiroa eskatzen den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
  • Kotizazio aldi minimoa: 33 urte
  • Kotizatutako bi urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon behar dira.

Erretiro orokorrari dagokion kantitateari murrizketa bat aplikatzen zaio. Erretiro orokorra hartzeko adinarekiko falta zaion hiruhileko bakoitzeko aplikatzen dena.