IRAKASLE FUNTZIONARIOEN 2024EKO ORDAINSARIAK (AR02 KODEA 47 KONBENIOA)
(2023ko taula + 2,5%eko igoera + 2025eko maiatzeko aurreakordioaren berariazko osagarri orokor berriaren 2%)
1. Oinarrizko ordainsariak
Soldata: funtzionario-taldearen araberakoa da:
- A1 (01), 24. kotizazio taldeari dagokiona: Bigarren Hezkuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialeak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastiko eta Diseinua
- A1 (01), 26. kotizazio taldea: Katedradunak eta Ikuskatzaileak.
- A2 (02), 21. kotizazio taldea: Maisu-Maistrak
- A2 (02), 24. kotizazio taldea: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak.
Hirurtekoa: hiru urteko lanaldi bakoitzeko ordaintzen dira eta diru-sarrera horien zenbatekoa funtzionarioen taldearen araberakoa da. Diru-sarrera hau jasotzeko eskabidea egitea beharrezkoa ez den arren, komeni da norberak bere nominan diru-sarrera hori jasota dagoen edo ez begiratzea. Horretarako, 1020 kontzeptua (Antzinatasuna) begiratu behar da. Automatikoki aplikatzen da 3 urte lanean bete ondoren eta hurrengo hilabeteko nominako diru-sarreran izan behar du eragina.
2. Ordainsari osagarriak
Irakasleek, Lanpostu-Mailako Osagarria edo Destino Osagarria, Berariazko Osagarri Orokorra eta Autonomia Erkidegoko Berariazko Osagarria / C.E. Kapitalizazioa jasotzen dute.
Destino Osagarria: irakasleen kasuan dagokion kidegoaren menpe dago. Irakasleak betetzen duen lanpostuari esleitutako mailaren araberako diru-sarrera da.
Berariazko Osagarria: irakaskuntza-lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeagatik jasotzen da. 2025eko maiatzeko akordioaren ondorioz berariazko osagarri berri bat lortu dugu.
Ordainsari Osagarrien beste elementu batzuk hauexek dira: Ardura/Dedikazio Bereziko Graduaren Osagarria (Seiurtekoa), Zuzendaritza Ardura/Karguagatiko Osagarria eta Lanpostu Bereziagatiko Osagarriak.
3. Ardura / Kargu akademikoak
TUTORE OSAGARRIA / KOORDINATZAILE OSAGARRIA / MINTEGI-BURU OSAGARRIA / GAINERAKO KARGUAK
Irakasle Ordezkoen kasuan (2145), Osagarri hau ez da, normalean, jasotzen azaroko nomina iritsi arte. Zuzendaritza-Taldeak berri eman behar dio Hezkuntza Departamentuari. Ordezko baten ordezkoak Tutore Osagarria jasotzeko, eskabidea aurkeztu beharko du ikastetxeari dagokion Lurralde-Ordezkaritzan Zuzendaritzaren oniritziarekin. Osagarri hau eskatu ahal izateko, gutxienez hilabete igaro behar du kargu horretan.
PRESTAKUNTZA BERARIAZKO OSAGARRIA (SEIURTEKOA 1., 4. eta 5.)
Lan-jardunean emandako sei urte bakoitzeko jasotzen den diru-kopurua da. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Dena den, komeni da nomina begiratzea, badaezpada. Irakaslearen lan-jarduna hartzen da kontutan. Azkenengo seiurtekoa bosgarrena da (30 urte lanean) eta kontzeptu honen baitan ordaintzen direnak 1., 4. eta 5. dira, izan ere, 2. eta 3. kapitalizatuta daude (jada soldataren beste kontzeptu batean txertatuak).
4. Aparteko pagak / Lansariak
4.1- Sei hileko aparteko ordainsariak
Guztira 2 nomina jasotzen dira urtean zehar. Lanean emandako sei hilabete bakoitzeko diru-saria.
– Honen kalkulua Guztizkoa (birritan): soldata + hirurtekoak + destino osagarria + berariazko osagarri totalaren %90a
Noiz eta nola jasotzen dira?
- Karrerako funtzionarioak ekaina (6 hilabete) eta abenduko (6 hilabete) nominetan.
- Ikasturte osoko lanpostudun interinoak abenduan (4 hilabete), ekainean (6 hilabete) eta abuztuan (2 hilabete).
- Interino ordezkoak hilabete bakoitzeko nominan, prorrateatuta (proportzionalki banatuta).
4.2- ITZARRI
– ITZARRI: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) / Entidad de Previsión Social Voluntaria (EPSV) nominan 9PPE bezala datorrena eta irakaskuntza publikoko langileen pentsio-plana kudeatzen duena. Eusko Jaurlaritzak soldata-masaren %2aren ekarpena egiten du.
5. Kenketak
Aplikatzen zaizkigun kenketak irakasleon administrazio-egoeraren araberakoak dira, hots, kontratuaren araberakoak.
(401) PFEZren konturako atxikipena (retención a cuenta de IRPF); Sortzapena (devengos) guztizkoari ehuneko bat aplikatuta lortzen da. Administrazioak ofizioz egiten du, baina norbanakoak bere interesen arabera aldatzeko eskatu dezake.
6. Atxikipenak
/350 Langilea, kontigentzia arruntak (Trabajador contingencias comunes) + /380 langilea, Lanbide Heziketa-Trab. (Formación Profesional):
Karrerako funtzionario guztiek ordaintzen dute. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-oinarriaren (OINARRIA-BASE) %4,93a da (hileroko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a): %4,83 kontigentzia arruntei dagokiena (/350 Langilea, kontingentzia arrunta) + %10, (/380 Lanbide Heziketari dagokiona).
Bitarteko irakasle funtzionario guztiek (ordezkoek) ordaintzen dute. Gizarte-prestazio guztien kotizazioa da. Pentsiorako kotizazioa da. Kotizazio-oinarriaren-OINARRIA-BASE- %6,48 da (hileko soldata gordina-SORTZAPENAK/DEVENGOS- + aparteko ordainsariaren 1/6a): 4,83 (/350) kontigentzia arruntei dagokiena (osasun-asistentzia, farmazia-asistentzia, gaixotasun subsidioa, pentsioak…) + 0,10 (/380) Lanbide Heziketari dagokiona + 1,55 (/370) Langabeziari dagokiona.
Beraz, /370 Langabezirako / Trab. desempleo kontzeptua karrera funtzionarioek ez dute ordaintzen eta bitarteko funtzionarioek (ordezkoek) bai.
7. IRPF erretentzio taula
