LABek mobilizazio dinamika egin du egunotan, Lan Zama gehiagorik ez, formakuntza adostua bai! Curri-digi: pertson@k helburu? lelopean, EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleei curri-digi izeneko formakuntzak sortutako noraeza, lan zama handitzea, eta ordutegiz gaindi lan egitea salatzeko. Edozein prestakuntza era adostuan antolatzeko eta hezkuntza-proiektuaren araberako antolatzeko eskatzeko egin ditu LABek mobilizazioak.
Martxoaren 14an Gasteizko Europa Jauregian Berrikuntza Arduradunek ikastaro bat jaso zutela-eta, protesta haraino eraman zuen LABek irakasle figura hauen funtzioak langileen ordezkariekin negoziatu behar direla eskatzeko. Martxoaren 14an, 16an eta 21ean, gainera, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan eskaera berdina egin dute irakasleek: Araban, besteak beste, Gasteizeko Aita Orbison, Odon Apraizen, Mariturrin, Salburua eta Errekabarrin; Abendañoko ikastolan, Murgiako Oroko Andra Mari ikastetxean eta Maeztuko herri ikastetxean. Bizkaian Erandioko Altzaga ikastolan, Abanto-Zierbenako Askartza-Isusin, Lemoako
Eguzkitza Meaben, Sestaoko Kueton eta Saturnino de la Peña BHIn, Bilboko Luis Briñas BHIn eta Zamakolan, Markinako Bekobentan, Leioako Txomin Arestin, Portugaleteko Kanpazarren, Barakaldoko Ibaiben eta Zamudioko eskolan. Gipuzkoako Pasaiako Karmengo Aman, Donostiako Aitor ikastolan, Irungo Txingudi BHIn, Debako eskolako haur hezkuntza, Antzuolako herri eskolan eta Bergarako Ipintza BHIn.
2022ko maiatzaren 26an beste sindikatu batzuekin batera LABek lortutako akordioari esker, Berrikuntzarako arduradunak ditugu egun eskola publikoetan. Irakasle hauen lana zentro bakoitzaren garapen metodologikoan bidelagun izatea beharko lukeen arren, bestelako eginkizunetan jarri ditu Hezkuntza Sailak; ikastetxe bakoitzaren beharrei kasu egin gabe eta baliabideak Europako funtsen exigentzia arrotzetara bideratuz.
LABen borroka beti izan da ikastetxeen autonomian sakontzeko tresnak eskuratzea eta horren baitan, ikastetxe bakoitzak beharrezko dituen formakuntzak identifikatu eta planifikatzea, Sailaren eginkizuna izanik horretarako baliabideak ahalbidetzea.
Horregatik, sindikatuak Hezkuntza Sailari eskatzen dio formakuntzarako proposamen oro langileekin adostua eta aurrez planifikatua izan behar duela. Sekula ere lan zama handituz, lan-ordutegiaren barruan eta digitalizazioari dagokionez, 60 urtetik gorakoentzako salbuespenak eginez.
LABen ustez, euskararen normalizaziorako pedagogia feministarako, inklusiorako eta berrikuntza metodologikorako baliabideak dira lehentasuna Euskal Eskola Publiko Komunitariorako bidean.
Bizkaian ere elkarretaratzeak izan dira eskoletan 2023ko martxoaren 16an.
Markinako Bentabako Erandiako Altxaga Ikastola Kueto LHLI Sestao Luis Briñas BHI (Bilbo) Zamakola Eskola (Bilbo) Eretza Berri IPI (Sodupe)
Gipuzkoako txanda gaur, martxoak 21, izan da. Hemen gaurko mobilizazioen argazki batzuk:
Ipintza BHI (Bergara) Txingudi BHI (Irun) Karmengo Ama (Paisaia) Aitor Ikastola (Donostia) Antzuolako Herri Eskola Debako Eskolako Haur Hezkuntza