Dakizuen moduan, 2022ko abenduaren 29an argitaratu zen Hezkuntza Saileko Heziketa Bereziko enplegua egonkortzeko salbuespeneko prozesuetarako deialdia. LABentzat prozesu hau egin aurretik eman beharreko pausu batzuk daude, horregatik, Hezkuntza Sailari hainbat eskari egin dizkiogu:
➢ Aginduan ez dira agertzen kategoria bakoitzerako eskatzen diren betekizun espezifikoak, ze nolako titulazioa eta euskara eskakizunak. Ahalik eta lasterren hauen argitaratzea eskatu dugu.
➢ Bestalde, prozesuan izena emateko hasiera eta amaiera data ahalik eta lasterren argitaratzea eskatu dugu.
➢ Era berean, lanpostuen zerrenda ahalik eta lasterren negoziatzea eskatu dugu.
➢ Egonkortze prozesuaren esleipena egin baino lehen, hutsik dauden bakante guztiekin langile finkoen leku-aldatze lehiaketa egitea eskatu dugu.
Negoziazioa hasi aurretik administrazioak mugak jarri zituen eta benetako negoziazioari ateak itxi zizkion. Gainera, sukalde eta garbiketan ELA, UGT eta CCOOek deialdia babestuz, beharrezkoa ez zen akordioa sinatu zuten eta sinadura honek Heziketa Bereziko negoziazio guztia baldintzatu zuen. Sukalde eta garbiketan sinatutako irizpideak Heziketa Bereziko deialdira ekarri baitzituen Hezkuntza Sailak, negoziazioa itxiz.
Gai hauek, Lan Hitzarmena eta ordezkoen araudia negoziatzeko egutegia zehaztea eskatu diogu administrazioari.