EAEko Heziketa Bereziko azken mahai parekidearen nondik norakoak

470

Atzo, abenduak 19, EAEko Heziketa Bereziko mahai parekidearen bilera izan genuen. LAB sindikatuak eskatuta bertan hainbat gai tratatu genituen:
Aniztasuneko eta Hezkuntza inklusioko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaiak
AUTONOMIA ETA IRISGARRITASUN PROGRAMA
LABetik argi genuen Autonomia eta Irisgarritasun programak berritu behar zirela. Horregatik, gure lan-errealitatera egokitzeko eskaera aspaldidanik egiten ari gara. Atzoko mahaian azkenik, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako arduradunekin batzartu gara eta autonomia eta irisgarritasun programaren inguruan lanean daudela adierazi digute. Ikasturte bukaerarako programa berriaren testeoa egingo dutela eta ekarpenak egin ahal izango dizkiogula zaigu sindikatuetako kideoi.
BERRITZEGUNEEN ANTOLAKETA BERRIA
Berritzeguneen antolaketa berriaren gainean lanean ari dira eta dekretu berria argitaratu arte trantsizio garai batean gaude. Gure lanari dagokionez, orain arteko funtzionamendu berdina izango dugu; bakoitzak bere berritzeguneari atxikituta egoten jarraituko du dekretua argitaratu arte.
Beste alde batetik, eskatu diegu berritzeguneei eta eskolei berriro ere gogorarazteko, ikasturtean zehar berritzegunean 4 bilera egin behar dituztela, gure lan ordutegi barruan egin behar direla eta bertan hezitzaile guztiak egon behar dugula.

Ikaskuntzaren eta hezkuntza berrikuntzaren zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaiak
IRALE ETA DIGITALIZAZIO IKASTAROA
Iralen gure kolektiboetarako ikastaro berezituak jasotzeko aukera eskatzen jarraitzen dugu, hizkuntza eskakizunak ateratzeko eta materiala egokitzeko. Aztertu eta baloratuko dutela esan ziguten.
Digitalizazioaren inguruan heziketa bereziko langileei formakuntza honetan parte hartzeko aukera eskatu du LABek. Kolektiboari formakuntza hau zelan egokitu aztertuko dutela esan ziguten.

Langileak kudeatzeko zuzendaritzaren eskumenekoak diren gaiak
AMATASUNA/ALDI BATERAKO ETETEA ETA ORDEZKAPENAK
Amatasunean eta aldi baterako eteteetan puntuatzeko sisteman, irizpide ezberdinak erabiltzen ziren hiru ordezkaritzetan. Hemendik aurrera, hiru ordezkaritzetan berdin jokatzeko, amatasunean eta aldi baterako eteteetan ordezkagunean lanpostuak aukeratu beharko dira. Lanpostu baten esleipenduna izatean amatasun edo aldi baterako etete egoera adierazi beharko zaio lurralde ordezkaritzari. Puntuazioari begira, ordezkapen hori bera hartzen duen ordezkogaiari lotuta geratuko da egoera hauetan dagoen hezitzailea.
OPORREN KOBRAKETA
Kontratu mota aldatu zaien hainbat langileei udako oporrak gaizki ordaindu dizkiete. Urtarrileko nominan zor zaien aldea ordainduko diete.
KILOMETRAIA
Desplazamenduak eskatzen dituzten lanpostuetarako kilometrajeagatik ordaintzen dena igotzea eskatu dugu. Funtzio publikoak mantentzeko agindua eman du garraio publikoa erabilerara sustatzeko eta hezkuntza sailak Ogasunean beste eskaera bat egin du kasu batzuetan garraio publikoa ez delako eraginkorra. Oraindik ez dute erantzunik jaso.

ADMINISTRAZIOAREKIN KOMUNIKAZIOA
Behin eta berriz salatu dugu LABetik, administrazioarekin eta ordezkaritzekin dagoen komunikazio eza, honek langileei sortzen dizkion arazo guztiekin. Gaur adierazi digute gai hau lantzen ari direla eta berehala hezigunea bitartez komunikazio eraginkorra ahalbidetzeko bi bide irekiko dituztela, bata tramiteak egiteko, tramitagunea eta bestea komunikabidea, kontsultak argitzeko.
Horren inguruan informazio gehiago daukagunean helaraziko dizuegu.
LEP DEIALDIA
Kontsolidazio LEP deialdiaren zirriborroa aurkeztu digute eta LABetik egindako ekarpenak ez dira onartuak izan. Beraz, gure desadostasuna adierazi dugu, eta deialdia ez dugula babestuko argi adierazi diegu.
Deialdia Abendua bukatu baino lehen argitaratuko da. Horrela denean zuekin partekatuko dugu. Ondo eta lasai aztertu eta neguko oporretatik bueltan zuekin bildu eta asanbladak egingo ditugu.
LAN HITZARMENA
LABen oso argi dugu, berriro ere eutsi behar diogula gai honi, eta atzo horrela adierazi genion Hezkuntza Sailari. Negoziazioekin hasteko Kronologikoki data zehatz batzuk eskatu genizkion, eta otsailean jarraipena emango diogu pasa den ikasturtean landu genituen hainbat gairi.

info_Mahai-parekidea20221219