EAEko Heziketa Bereziko langileei zuzenduta, Gizarte eta formakuntza funtsetan eskaera egiteko epea otsailaren 25ean irekiko da eta hilabetez luzatuko da.
Jarraian zerrendatutako modalidadeetako laguntzak izango dira gizarte funtsean:
- Laguntza protesikoa ikusmena.
- Laguntza protesikoa entzumena.
- Laguntza protesikoak ortopedia (erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharda).
- Laguntza odontologikoak.
- Tratamendu eta ebakuntza medikuetatik eratorritako laguntza protesikoak,osasun sistema publikoan barneratuak ez daudenak.
- Tratamenduentzako laguntza.
- Fisioterapia, osteopatia eta errehabilitazio tratamenduentzako laguntza.
Laguntzak 2021ean egindako gastuei dagozkienak izango dira.
Hezigunean ebazpena ikusteko aukera duzue, bertan ere baldintzak eta eskabidea egiteko zehaztapenak daude.