LPE prozesuen nondik norakoak, EAEko Sukalde eta Garbiketako mahaian

624

Atzo, hilak 2, Sukalde eta Garbiketako mahai negoziatzailea izan genuen. Bertan, LEP-ari buruzko informazioa helarazi zigun Administrazioak. Atzo Madrilgo Kongresuan onartu eta Senatutik pasatu behar duen langile publikoen behin behinekotasun tasa jaisteko legea dela-eta, lanpostuak identifikatu eta laboralen esparruan salbuespeneko deialdia egin ahalko da; Administrazioak azaldutakoaren arabera, oposizio faserik gabeko merituen lehiaketa egitea erabaki du. Beraz, azterketarik gabeko prozesua izango da.
Hain zuzen ere, eman diguten datuen arabera, Sukalde eta Garbiketa kolektiboan guztira 440 plaza jardun osoan sartuko dira 2021eko abenduaren 31a baino lehen argitaratuko duten eskaintzan:
Sukaldetan: 256
Garbiketa: 184

Salbuespeneko deialdi bakar hau 2022ko abenduaren 31 baino lehen egin behar da eta prozesua gehienez 2024ko abenduaren 31a baino lehen bukatuta egon behar da. Beraz hurrengo sei hilabetean deialdiaren nondik norakoak negoziatu behar ditugu.
LAB sindikatuak bere aldetik, eskatu du:
Jardun erdian dauden plazak osoak izatera pasatzea, hauek ere eskaintzan sartzeko. Era berean, estrukturalak diren lan metaketa kontratuak estrukturalak bihurtzea, hauek ere eskaintzari gehitzeko.
Deialdiaren nondik norakoak negoziatzea, gure kolektiboan Hezkuntza sailarentzat lanean diharduten langileen eskarmentua saritzeko prozesua izan dadin.
Beraz, Administrazioari deialdiaren proposamena bidaltzea eskatu diogu, prozesua ahalik eta azkarren argitu dadin. Urteetan iruzurrean egondako lanpostuak eta behin behinean egondako langileak finkatzeko ordua da.

Info._Mahai-negoziatzailea-21-12-02