2 urte eta 3 hilabete bete dira “2022-24 hitzarmena” izango den Greba Amaierako Akordioa sinatu zenetik. Borroka luzea eta gogorra izan zen, 30 mahai negoziatzaile eta 14 greba egun tartean. Hurrengo lana erreza zen, adostutako edukiak lan hitzarmenean txertatzea. Baina, Kristau Eskolak eta AICE.-IZEAk ez dute sinatutakoa bete nahi eta birnegoziatu nahian dabiltza, atzerapausoak ezarriz.
Ezin da ahaztu, urte 1 eta 3 hilabete egon dela patronala inongo proposamenik egin gabe eta azken proposamen hau ez datorrela bat GAAn sinatu genuenarekin.
Hori gutxi ez eta astelehen honetan, GAA betetzen jarraitzeko urratsa proposatu zuen LABek. Enplegua mantentzeko neurriak aztertzen zituen bilerak martxan jartzea zen gure asmoa. Bilera hauen emaitza garrantzitsua dela ulertzen dugu, gelak eta ikastetxeak ixten ari diren honetan enplegua mantentzeko eta hezkuntza kalitatea hobetzeko planteamenduak martxan jartzea baita LABen helburua. Baina honi uko egin zioten, berez hitzarmena negoziatzeko. Baina berriro ere, atzerapausoak proposatzen dituen planteamendua ekarri ziguten mahai gainera.
Ez betetze eta atzerapauso desberdinak proposatu dira:
> Soldata taulak
Ez zuten %16ko soldata igoera aplikatu nahi eta epaitegian irabazi genuen. Bestetik 2025. urterako DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako langileei patronalak ez die akordioan jasotzen den %16ko soldata igoera aplikatu nahi, baizik eta %15,43a! Adi! Gehiengoa duen sindikatua hau onartzeko prest dago.
> Arreta zuzeneko ordu jaitsiera
2025/26an ez dute adostutako arreta zuzeneko ordua murriztu eta lan pertsonalerako bideratu nahi izan. Horren ordez 26/27rako eskola ordu bateko jaitsiera proposatzen dute eta aurtengorako ez nahikoa den konpentsazioa.
> Arrazoi gabeko kaleratzeak.
Kaleratzeei dagokionez, onartu zen 26 laneguneko ordainsaria mugarik gabe. Horren ordez, 14 hilabeteko muga proposatu dute, kaleratzeak erraztuz eta birkokapenaren aukerari iskin eginez.
> Kontratazioak eta Birkokapen araudia
Patronalek finantziazioa publikoa izan arren eta Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat sinatuta eduki arren, ez dituzte pausuak eman nahi meritu, gaitasun, berdintasun eta publizitate printzipioetan oinarrituta egin behar diren kontratazioak gardenak burutzeko.
Gogoratu behar dugu, 2017-2021 lan hitzarmena ez genuela sinatu birkokapen batzorde horrek ez zuelako inongo berme ezta gardentasunik ere. Denborak arrazoia eman digu, nahiz eta Greba Amaierako Akordioa sinatu genuen bertan eragiteko asmoz, gehiengoa duten Patronal eta sindikatuak debekatu egin gaituzte bertan parte hartzen. Urtez-urte argi gelditu baita batzorde horretan erabakitzeko ahalmena dutenen interes iluna. Zoritxarrez hitzarmen honek ez ditu iluntasun horiek argituko. Benetako urratsak exijitzen ditugu, ORAIN!
LABek, argi dauka sinatzen dena betetzeko dela, eta horren adibide izan da G.A.A sinatu genuenetik gaur arte emandako borroka sindikala, ekintza sindikala eta bide judiziala uztartu ditugula eta jarraituko dugula.
> Enplegua mantentzeko neurriak
G.A.An adostu zen bezala, enplegua mantentzeko azterketa egiteko 3 bilera burutzeko konpromisoa hartu genuen sinatzaileok. Hauen helburua: jaiotze-tasaren jaitsiera -gela galera -lanpostu galerak eragin txikiena izateko asmoz adostu ziren. Bertan, figura berrien sorkuntza nola txertatu gurean landu behar genuen. Neurri hauek kaleratzeak ekiditu eta lanpostuak sortzeko aukera emango lukeelako. 2 urte igaro dira azterketa hauek egin behar zirenetik eta ez dituzte burutu nahi izan. LABen ekinaren ondorioz, pasa den astelehenean, azkenik, Mahai Teknikoan aurretik esandakoa lantzeko lehen mahaia burutzea lortu genuenean, baina, mahai negoziatzailea burutzeko larritasuna azpimarratu ziguten eta bertan behera gelditu zen.
LABetik, mahai teknikoan figura berriak txertatzeko proposamenak luzatu nahi izan genituen:
- Euskara: Euskara indartzeko programak martxan jartzea, koordinatzaile figurak.
- Pedagogikoak: Berrikuntza pedagogikorako figura berriak txertatzea
- Ongizatea: Ikasleen ongizate emozionala zaindu eta landuko duen figurak.
- Informatika: Informatikariak ikastetxeko baliabide informatikoen mantenua egiteko pertsonak.
Beste behin salatu nahi dugu, Patronalen eta Hezkuntza Sailaren utzikeria. Langileen lan baldintzak okertzen eta kaleratzeak ematen diren bitartean, ez dituzte adostutako neurriak martxan jartzen. Honek zuzenean hezkuntza kalitatean eragiten duelarik.
LABek lan baldintzen homologazioaren bidean borrokatuko du, lan berdina = baldintza berdinak.
Lortuko dugu!
INFO-2026-05-25_EUS


