Haurreskolak Partzuergoa: Haurdunaldiko arriskuagatiko prestatzioak 2025-2026

144

Haurreskoletako hezitzaileek haurdunaldian izan ditzaketen arrisku biologikoak direla eta, aldaketak egon dira haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioaren kudeaketan.

Orain arte, haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioa kudeatzeko azterketa serologikoak egiten ziren, emaitzen arabera arrisku biologikoa baloratzeko. Gaur egun, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen kasuan ez da beharrezkoa izango azterketa serologikoa egitea arrisku biologikoa kasu guztietan existitzen dela frogatua dagoelako.

Horregatik, haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioa zuzenean kudeatu ahalko du langileak, ezinezkoa delako arrisku hori lanpostua egokituz edo aldatuz saihestea.

Prozedura honi buruzko informazio eta dokumentazio guztia Haurreskolak Partzuergoko jarraibide orokorretan, prebentzioari dagokion atalean dago eskuragarri.

LAB Sindikatutik haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioaren kudeaketa azaltzeko sortu dugun euskarria helarazten dizuegu. Zuen Haurreskolan jartzera eta lankideen artean zabaltzera animatzen zaituztegu!

Haurdunaldiko-arriskuagatiko-prestazioak-2025-2026