Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Dagoeneko ez dago aitzakiarik! Atzerapausorik gabeko hitzarmena orain!

90

2 urte baino gehiago eta negoziazio mahai asko daramatzagu 2024ko otsailaren 5ean Greba Amaierako Akordioa (GAA) sinatu genuenetik. Gaur, 2026ko maiatzaren 18an, astelehena, enegarren negoziazio mahaia dugu, enplegua mantentzeko aldez aurretik deitutako mahai teknikoa edukiz hustuz, KE eta AICE-IZEA patronalek sinatu zuten GAA osorik onar dezaten eta beren puntu guzti-guztietan aplikatzeko konpromisoa har dezaten. Horrek, aurreko hitzarmenarekiko proposamen atzerakoiak kentzearekin batera, beste hitzarmen bat sinatzeko aukera emango liguke. Hori bai, lortu, sinatu eta epaituta ditugun eskubideetan atzerapausoak aplikatu nahi badituzte, ez dute LAB, STEILAS, CCOO eta UGTren babesik izango.

Akordio bat lortzeko, datorren ikasturtetik aurrera eskola-orduen murrizketa aplikatu behar da eta, 25-26 ikasturtean inposatu diguten gehiegizko irakastordua konpentsatu egin behar da, ikasturte oso batean astean irakastordu bat murriztuz, GAA urratu egin baita ikasturte oso batean asteko irakastordu bat murriztean eta norberaren laneko ordu osagarri bihurtzean. Era berean, lan pertsonaleko ordu osagarriak 4tik 5era igo behar dira, eta ikasturte osoan zehar beste ordu osagarri batekin konpentsatu ikasturte honetan aplikatzeari uko egin diotena.

Langile guztientzat eta kontzeptu guztietan sinatutako soldata igoera %16koa da (hala adierazten du Auzitegi Gorenaren epaiak epai irmo batean), baina 2025eko urtarriletik aurrera % 15,43ra murriztu zuten DBH, Batxilergoa eta LHko irakasleentzat. LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek ez dute sektoreko 9000 langileei lortutako eskubideak kenduko dizkien hitzarmenik sinatuko.

Beste oztopo batzuk dira KEk eta AICE-IZEAk aurreko negoziazio mahaietan planteatu zituzten atzerapausoak, hala nola hitzarmenak ematen duen baimen-eguna aldatzea ebakuntza, ospitaleratze, heriotza… kasuetan. Era berean, 6 hilabetetik gorako iraupena duten kontratuak lehen egunetik mugagabeak izan behar direla edo antzinatasunerako ikastetxe berean lan egindako aldi guztiak zenbatu behar direla aipatzen duten artikuluak ez dituzte argi eta garbi idatzita utzi nahi. Era berean, administrazioko langileei birkokatzeko eskubidea kendu nahi diete, eta uko egin diote TEJIen urteko orduen murrizketa lanegunen murrizketarekin egiteari. Halaber lan egindako urte bakoitzeko 26 eguneko kalte-ordainak denbora mugarik ez izateko eskubidea ere badugu, eta ikasgela ixteagatik kaleratze kasuetarako sinatuta dugun eskubide hori ere kendu nahi digute.

Lehen adierazitako langileen eskubide guztiak 17-21 hitzarmenean edota GAAn jasota ditugu, eta LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek eskubide guzti-guzti horiek defendatuko dituzte.

KE eta AICE-IZEA, azkenean, GAAn eta aurreko hitzarmenean sinatutako akordioak betetzeko asmoarekin etortzea nahi eta espero dugu. Hala bada, gure lankidetza eta sinadura izango dute, baina hitzarmen berrian langileen eskubideetan atzerapausoak txertatu nahi badituzte, LAB, STEILAS, CCOO eta UGTren erresistentzia aurkituko dute.

OHAR-BATERATUA-2026-05-18