Aurreko Lan-Hitzarmenaren iraungitzearen salaketa egin ondoren, hilabeteko epean mahai negoziatzailea eratu eta hasiera emango zaio Lan-Hitzarmen berriaren negoziazioari.
Otsailaren 25ean deitutako Lan Hitzarmen Mahaian aurreko hitzarmenaren iraungitzearen salaketa egin du LAB sindikatuak eta honela hasiera emango zaio Hitzarmen berri baterako negoziazioari.
Hilabeteko epea zabalduko da orain Negoziazio mahaia eratzeko eta Hitzarmen berrirako negoziazioa hasteko. LAB sindikatua prest dago zeregin honetarako, ordezkariekin batera landutako plataforma aurkeztu eta negoziazioari ekiteko.
Bestetik, Ikastolen Elkarteak eta EIB-ek lansari taula berria aurkeztu dute.
Urtarrilean administrazioak langile publikoei 2025ari zegokion %2,5eko altxaketa bera EHIK eta EIBek ikastoletako langile guztiei oinarrizko soldatan aplikatu die.
Antzinatasunean, administrazio eta zerbitzuetako langileek altxaketa bera izan badute ere, HH eta LHko langileek ordea, %0,10eko altxaketa izan dute soilik; DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasleek berriz ez dute altxaketarik izan.
EHIk eta EIBk adierazitakoaren arabera, lansarien parekatzearen bidean, kategoria hauetan antzinatasunean dagoen diferentzia berdintzen joateko urratsa da.
LAB sindikatuak adierazi du, emandako lansari taula ondo aztertuko duela, langileak inongo galerarik izango ez dutela bermatzeko.
Madriletik inposatuta datorren ordainsari igoera hau, Euskal Herriak dituen beharrak ez ditu aintzat hartzen eta LABek aldarrikatzen duen bertan erabakitzeko eskubidea ere ukatu egiten du.
Gogora ekarri behar dugu, Hezkuntza Sailak sinatutako Akordio Laboralean, parekatzearen bidean 2025ari zegokion zatia soilik langile batzuei aplikatu ziela, Akordioa Laboralak langile guztiei aplikatu behar diela jasotzen duen arren. Iazko ikasturte bukaeran hasitako mobilizazio dinamikari segida eman dio LABek ikasturte honetan ere, eta bide honetan borrokan jarraitzeko borondate irmoa du, langile guztiei dagokiena gauzatu arte.
Honez gain, LABek egindako galderei erantzunez, gazte berritzearen inguruan, 24/25 eta 25/26 ikasturteei dagokion agindua martxoan argitaratzea aurreikusten dutela adierazi dute EHIk eta EIBek.
Honek urte luzez lanean aritu diren langileentzat merezitako bukaera izateko aukera ekarriko du, errelebo kontratuen bitartez.
Bukatzeko, 2026ari dagokion %1,5eko altxaketaz galdetuta, martxoan edo apirilean gauzatu daitekeela adierazi dute EHIk eta EIBek.
LABek, Euskal Eskola Publiko Komunitarioa eraikitzeko Lan-Hitzarmen duina lortzeko ahalegin guztia egiteaz gain, Akordio Laboralean jasota dagoena gauzatu dadin negoziazio eta borrokan jarraituko du.
LAB IKASTOLETAKO LANGILEEN ESKUBIDEEN ALDE!
GORA LANGILEON BORROKA!
INFO-2026-03-04


